2014(e)ko martxoa 15, larunbata

LA LECTURA EN CARTEL


"La lectura en cartel" 

Askoren artean (Komisarioa: Pepa Gutiérrez López) 

 Ministerio de Educación, Cultura y Deporte (Madrid, 2013)

1. ed. 158 orr.

Oso interesgarria iruditu zait liburu eder hau, pasa den urtean Madrilgo Liburu Azokan izandako erakusketa baten katalogoa dena. 
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministaritzak argitaratua da eta bertan 30ko hamarkadatik hona liburuarekin zerikusia duten kanpainen kartelak biltzen dira. Lau zatitan dago banatuta, bakoitza ekintza bati dagokiona: Liburuaren Eguna, Madrilgo Liburu Azoka, Haur eta Gazteentzako Liburuen Sustapena eta Liburu eta Irakurketaren Sustapena.
Liburuan programa horien garapena ikusten badugu ere, kartelen estiloarena ere ikusten dugu. 
Aipatzekoa da kartelgile bakoitzari buruz ematen den informazioa, batez ere "Vive leyendo" programako karteleena.
Liburuaren azalean honako kartel hauek ikusten dira: Angel Tejadaren "4ª feria oficial del libro de Madrid" (1936), Perichesen "Vive leyendo" , Ana Juanen "FIM06" (2006) eta, eskumaldean, "Plan de fomento de la lectura" (2001) kartelaren zati bat (ez dakit egilea nor izan zen). 
___________________________________________

Me ha parecido muy interesante este hermoso libro, que es el catálogo de una exposición que tuvo lugar en la Feria del Libro de Madrid el año pasado.
Está editado por el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte y en él podemos ver los carteles editados en los diferentes programas relacionados con el libro desde los años 30.
Está dividido en cuatro capítulos, que corresponden a los carteles del Día del Libro, de la Feria del Libro de Madrid, del Programa de Fomento del Libro Infantil y Juveníl y el Programa de Fomento del Libro y la Lectura.
A la vez que podemos ver cuál ha sido la evolución de estos programas, es patente el cambio estético de su cartelería.
Hay que hacer constar que se da una información exhaustiva de los diferentes cartelistas, lo que es más evidente en los que participaron en el programa "Vive leyendo".
En la portada del libro podemos ver los siguientes carteles: "4ª feria oficial del libro de Madrid" (Ángel Tejada, 1936),  "Vive leyendo" (Perichs) ,  "FIM06" (Ana Juan, 2006) y, a la derecha  "Plan de fomento de la lectura" (2001)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina