2013(e)ko otsaila 13, asteazkena

BILBOKO ARATUSTEAK 2013-ERAKUSKETA


 Bilboko Aratusteak 2013 

César Núñez

Aurten nahiko berandu ibili naiz baina gaur Barrainkua Udal Zentrura joan naiz Bilboko Aratusteen kartelen lehiaketarako aukeratuta hogei kartelak ikusteko. Hemen ikus daitezke erakusketan egindako hainbat argazki...
Ezagutzen ez zirenen artean gehien gustatu zaidana antifazez betetako ibaian Guggenheim museoa itsauntzi baten moduan agertzen den hori da. Bere leloa Bilbao te vale delakoan nago...
_________________________________________

Este año he andado un poco tarde, pero hoy he visitado la exposición de los 20 carteles seleccionados en el concurso de carteles de los Carnavales de Bilbao 2013.
Aquí  están algunas de las fotos que he hecho...
De los carteles que no se conocían el que más me ha gustado es el que muestra al Guggenheim como si fuera un barco en la ría que está llena de antifaces. Supongo que el lema de este cartel es Bilbao te vale.













2013(e)ko otsaila 9, larunbata

LOS AMANTES PASAJEROS-2


Los amantes pasajeros (Mariscal estudioa)

Behin-behineko kartelak ezagutzen genituen, baina,  hona hemen Pedro Almodovarren Los amantes pasajeros filmearen behin betiko kartelak. Mariscal estudioak diseinatutakoak orain arte ezagutzen genuen nazioartekoaren bigarren bertsioa ematen du. Bigarrena,  argazkilari frantsesa den Jean Paul Gouderena da. Kasu honetan, filmearen protagonistek hegazkineko lehiotik burua ateratzen ikusten dugu.
_________________________________________

Ya conocíamos los carteles provisionales para la nueva película de Pedro Almodovar, Los amantes pasajeros
Estos son los dos carteles definitivos. El primero, diseño del Estudio Mariscal, parece ser una nueva versión del que ya existía para su distribución internacional. El segundo es obra del fotógrafo francés Jean Paul Goude, y en él aparecen los protagonistas sacando la cabeza por las ventanas del avión.


Los amantes pasajeros (Jean Paul Goude)

2013(e)ko otsaila 1, ostirala

DJANGO


Django unchained (AEB)

Django desencadenado (Django unchained) Quentin Tarantinoren azken filmea da, orain gure pantailetan ikus daitekeena. 
Hona hemen filme honen herrialde ezberdinetako kartelak...
_____________________________________

Django desencadenado (Django unchained) es la nueva película de Quentin Tarantino que todavía podemos ver en nuestras pantallas.
Estos son algunos de sus carteles procedentes de diferentes paises...


Django unchained (AEB)


Django unchained (AEB)


Django desencadenado (Espainia)


Django desencadenado (Japonia)


Django desencadenado (Espainia)



Filmearen izenburua (eta hasierako abestia ere) Sergio Corbucciren Django izeneko filmetik hartuta dago. 1966ko filme hau spagetti western ezagunetariko bat dena...
________________________________________________

El título y la canción que aparece en los títulos de crédito están "prestados" de una película de Sergio Corbucci del 66 , uno de los spagetti western más conocidos...


Django (Italia)



Django (Espainia)


Django (Frantzia)


Django (Japonia)


Django (Japonia)


Django (Alemania)


Eta 2007an, Takashi Miike zinegile japoniarrak, Japongo Tarantino deitzen duten horrek Django filmean oinarritutako Sukiyaki Western Django filmatu zuen, Tarantino agertzen den filmea, hain zuzen ere.
__________________________________________________

Y en el 2007, el cineasta japonés Takashi Miike, al cual algunos llaman el Tarantino oriental, filmó Sukiyaki Western Django basada en la película de Corbucci. Por cierto, en ella aparece Tarantino...


Sukiyaki western Django