2010(e)ko otsaila 24, asteazkena

VARSOVIAKO KARTEL MUSEOA

Wilanòw Muzeum Plakatu- Wilanòw Poster Museum




Varsovian badago kartel museo garrantzitsua, Wilanòw Muzeum Plakatu izenekoa. Bertan, 55.000 kartel baino gehiago daude, gehienak poloniarrak ( 30.000 inguru). Beste guztiak, dohaintzen bidez edo Varsoviako kartelen biurtekoetan jasotakoak dira.

Benetako altxorra museo honetakoa!

__________________________________


En Varsovia hay un museo del cartel muy importante, el Wilanòw Muzeum Plakatu. En él hay una colección de unos 55.000 carteles, de los cuales la mayoría son polacos (unos 30.000). El resto han sido donados por artistas de todo el mundo, y muchos de ellos después de la celebración de las diferentes bienales del cartel de Varsovia.

¡Gran tesoro el de este museo!



Wilanòw Muzeum Plakatu (1968)


Munduan zabaldu zen lehenengo kartel museoa da, 1968an bere ateak ireki baitzituen.
Bilduma iraunkorraz gain, erakusketa asko antolatzen ditu museoak, argazki hauetan ikusten dugun bezala.

________________________________


Se trata del primer museo del cartel que se fundó en el mundo, ya que abrió sus puertas en el año 1968.


Además de la colección propia, el museo organiza abundantes exposiciones, como podemos ver en las siguientes fotografías...


Traditions of Polish Posters (1969)




The centuries of french posters (1977)




Posters of republican Spain (1978)

Olympic Posters (1979)

Soviet film posters (1981)
History of polish posters (1995)

Natural Children of Toulouse-Lautrec (1999)

Polish sport posters (2002)

Polish sport posters (2002)

Posters from Finland (2004)

Witold Janowski (2005)

Henryk Tomaszewski (2006)


Beste ekintza garrantzitsua Kartelen Biurtekoa izaten da. Mundu osoko kartelgileek aurkezten dituzte beren lanak eta ospe handiko sariak ematen dira.
_____________________________
Otra actividad importante del museo es la Bienal del Cartel. Cartelistas del todo el mundo presentan sus trabajos y se dan premios de fama internacional.

1. biurtekoa (1968)

1. biurtekoa (1968)
18. biurtekoa (2006)

18. biurtekoa (2006)

20. biurtekoa (2008)

20. biurtekoa ( 2008)



Edukiko dugu guk noizbait horrelako museorik? Ez legoke txarto, ez da?
____________________________________
¿Tendremos en el futuro un museo semejante? No estaría mal . ¿No?

2010(e)ko otsaila 17, asteazkena

ERAKUSKETA BARRAINKUAN

Aratusteen kartelen erakusketa Barrainkuan (2010)




Gaur Barrainkuako Udal Zentroan egon naiz aratusteen kartelen erakusketa ikusteko. Beherapen urte honetan (gogoratu behar da iaz 2800 €-koa izan zela saria, eta aurten 2000 €-koa) 20 kartel egon beharrean 18 kartel egon dira ikusgai, haien artean jadanik ezagutzen ditugun seiak.
Egia esan, ezagutzen ez genituenak oso eskasak iruditu zaizkit.
Norbaitek pasatzeko posibilitaterik ez balu, hona hemen bertan ateratako argazki batzuk. Ez dira oso onak, flashik gabe aterata baitaude, baina zer dagoen ikusteko baliogarriak dira.
_________________________________
Hoy he estado en el Centro Municipal de Barrainkua para ver la exposición de carteles de carnaval. En este año de rebajas (el premio de este año es de 2000 euros y el del año pasado fue de 2800 euros) en vez de poder ver 20 carteles hay expuestos tan solo 18, entre ellos los 6 que ya conocemos.
La verdad, es que me han parecido bastante pobres los otros 12 carteles.
Si alguien no tiene la posibilidad de pasar por Barrainkua aquí tiene algunas fotos. No son muy buenas, porque las he sacado sin flash, pero sirven para ver lo que hay en la exposición.











Eta youtube-n El Correoren telebistak egindako 6 kartelen aurkezpena aurkitu dut. Hona hemen helbidea norbaitek ikusi nahi badu...
_______________________________

Y en youtube he encontrado la presentación que hicieron de los 6 carteles seleccionados. Esta es la dirección por si a alguien le interesa verlo...

video

2010(e)ko otsaila 7, igandea

BIBLIOGRAFIA OROKORRA


"Carteles, nuevos diseñadores"

Foster, John & Fuszion Collaborative. Gustavo Gili S.L. (Barcelona, 2008) 255 orr.





Beste gauza batzuen artean gabonetan liburu hau oparitu zidaten, kartelei buruz ditudan liburu bilduma handituz.
Aukera ederra ematen du munduan zehar kartelgintzan gaur egiten dena ikusi ahal izateko. Egia esan, agertzen den disenatzaile kopururik handiena Amerikako Estatu Batuetakoa da, baina badaude Asiakoak eta Europakoak ere.
__________________________________
Estas Navidades me regalaron este libro, aumentando de esta manera el número de los que tengo en mi casa sobre carteles.
Este libro nos da la oportunidad de conocer lo que se cuece actualmente en el mundo del cartelismo. Si bien la mayoría de los trabajos proceden de diseñadores de los Estados Unidos, también los hay de Asia y Europa.
Eta hauek ditudan beste liburu batzuk dira.../Y estos son algunos de los libros que tengo...


"El cartel: lenguaje,funciones, retórica"

Enel, Françoise. Fernando Torres Editor. (Valencia, 1974) 153 orr.


1974-1975 ikasturtean Getxoko Institutuan nengoen C.O.U. egiten. Lengua ikasgaian liburu ezberdinak irakurri behar genituen, bakoitzari buruzko lana egiteko gero. Françoise Enelen hau irakurtzeko agindu zigutenean, oso berezia iruditu zitzaigun. Asko gustatu zitzaidala gogoratzen dut.
Neukan alea aspaldian galdu egin nuen eta urte asko geroago, orain dela urte bi, Interneten bidez lortu nuen bigarren eskuko. Oso interesgarria izaten jarraitzen du, horregatik nonbait lortzeko posibilitatea izanda gomendatzen dut.
Ordudanik datorkit daukadan kartelzaletasuna?

______________________________________

Era el curso 1974-75. Yo estaba haciendo COU en el instituto de Getxo. En la asignatura de Lengua teníamos que leer diferentes libros, para luego hacer un trabajo sobre ellos. Cuando nos dijeron que teníamos que leer este de Françoise Enel nos pareció muy especial. Recuerdo que me gusto mucho.
El ejemplar que tenía lo perdí hace muchos años, pero conseguí otro de segunda mano por Internet mucho tiempo después. Sigue siendo muy interesante, por eso os lo recomiendo si lo podéis conseguir.
¿Viene de entonces mi afición "cartelera"?




"A concise History of Posters"
Barnicoat, John. Oxford University Press (Norwich, 1979) 288 orr.


Kartelgintzaren historia laburra baina oso ondo azalduta. Kartel famatu askoren irudiak ditu, eta haiei begira denbora luze pasa daiteke.
__________________________________
Cuenta la historia del cartelismo de una forma amena y concisa. Tiene gran cantidad de imágenes de carteles famosos. ¡ Se puede pasar mucho tiempo mirándolos!


"Los carteles, su historia y su lenguaje"
Barnicoat, John. Gustavo Gili S.L. (Barcelona, 1995) 280 orr.
Aurreko liburuaren gaztelainazko bertsioa da.
_______________________________________
Se trata de la versión castellana del libro anterior.

"The 20th-Century Poster, Design of the Avant-Garde"
Ades, Dawn. Abbeville Press (New York, 1984) 227 orr.
Minneapoliseko Walker Art Centerren egindako erakusketa baten katalogoa da. Erakusketa horretan egondako kartel guztien irudiak daude, bakoitzaren ezaugarriak emanda.
_____________________________________
Se trata del catálogo de una exposición, concretamente de la celebrada en el Walker Art Center de Minneapolis. Se pueden ver las imágenes de todos los carteles allí expuestos, con información sobre cada uno de ellos.
"El cartel moderno francés-El espectáculo está en la calle"
Askoren artean. Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madrid, 2001) 237 orr.
Berriro erakusketa baten katalogoa. Kasu honetan, kartelgile frantsesei buruzkoa: Colin, Carlu, Loupot eta Cassandre. Oso liburu ederra da... Ea noiz egiten dudan Cassandreri buruzko sarrera bat...
________________________________
De nuevo el catálogo de una exposición. En este caso, sobre cartelistas franceses: Colin, Carlu, Loupot y Cassandre. Es un libro precioso...
Tengo que hacer una entrada sobre Cassandre...
Eta Euskal Herriko kartelgintzari buruz hiru liburu hauek argitaratu ziren orain dela urte batzuk. Oso ondo daude, azalpen gutxirekin, baina irudi askorekin.
________________________________________
Sobre el cartelismo en el País Vasco se editaron hace unos años estos tres libros. Son muy interesantes, con poco texto, pero con gran cantidad de imágenes.



"Euskal Herriko kartelak-1: 1793-1979"
Ubierna, Jabi. Txalaparta (Tafalla, 1997) 335 orr.

"Euskal Herriko kartelak-2: 1980-1986"
"Euskal Herriko kartelak-3:1986-1990"