2014(e)ko martxoa 31, astelehena

ANTONIO CAÑAVATE


"S.E. el generalisimo" (1937)

Antonio Cañavate Gómez (Hellín, Albacete, 1902-Caracas, Venezuela, 1987) askotentzat artista ezezaguna da, baina gogoratu beharrekoa iruditzen zait bere izan baitzen "S.E. el generalísimo" kartelaren egilea. Hori dela eta, hil-zigorra jarri zioten, 20 urteko espetxe-zigorra bihurtu zena, geroago 9 urtekoaz ordekatua izan arren. Bederatzi urte horiek bete ondoren Cañavatek Venezuelara alde egin zuen. Bertan karikaturista bezala lan egin zuen eta pintura erakusketa batzuk izan zituen. 

"S.E. el generalísimo" kartelean Franco zaldun bastoia da, bere autoritatismoa agerian uzteko. Lodikotearen irudia da, zaldiarena bezala. Kartelgileak Franco emetuta agerrerazi nahi omen zuen. Horregatik, bere kaskoan dauden lumak, bere betile luzeak eta masail gorrixkak, bere alkondaren maukak eta bere zaldiaren ilea , guztiz apainduta duena. Ideia berari jarraituz, tximeletaren irudia daukagu, Franco harrapatu nahian ikusten duguna.
Zer esan, bestalde, jantzita duen perlazko idunekoaz?
Ez dugu ahaztu behar zaldiaren gainean dagoen esbastika eta kaktusean dauden buruen irudiak, diktadorearen biktimenak omen direnak.
____________________________________________

Antonio Cañavete Gómez (Hellín, Albacete, 1902-Caracas, Venezuela, 1987) es un artista poco conocido por el gran público, pero a mi me parece que merece ser recordado ya que el fue el autor del cartel "S.E. el generalísimo", lo que le costó la pena de muerte, aunque posteriormente ésta fue canjeada por una de 20 años, que al final fue de nueve. Estos nueve años son los que Cañavete pasó en la cárcel antes de huir a Venezuela, donde vivió de caricaturista además de realizar diversas exposiciones.

En el cartel "S.E. el generalísimo" aparece Francisco Franco como el jinete del caballo de bastos de la baraja española, indicando de esta manera su carácter autoritario. Es presentado con una figura regordeta, como la de su caballo. Se comenta que el autor le quiso presentar de una manera afeminada, por lo que aparece con unas plumas en su casco, con grandes pestañas y mejillas sonrosadas, con las mangas de camisa exageradas y con un caballo repeinado. También en este sentido, parece que se añadió la figura de la mariposa que parece perseguir Franco con su caballo.
Y ¿qué decir del collar de perlas que luce?
Otros detalles serían la esvástica que aparece tatuada en el caballo y las figuras que podemos ver en el cactus, que serían las de las víctimas del dictador.




"Los Nacionales" (1937) 


Batzuen ustez, "Los Nacionales" kartela ere bere lana izango zen, askotan J. A. Morales egiletzat hartua izan arren.
Kartelean "Junta de Burgos" izeneko itsauntziaren irudia ikusten da. (Gogoratu beharra dago izen horrekin izendatzen zutela matxinatuek haien Gobernuaren egoitza)
Itsasuntzian pertsonaia ezberdinak daude, matxinatuek zituzten laguntzak irudikatzen dutenak: Italiako ikur fazistak dituen militarra, bi mairu, kardinala, esbastikadun kapitalista eta harrapakaria, Francok erabiltzen zuen arranoa ikurra adierazten duena.
Bestalde, masta urkamendi bihurtuta dago, Espainiako mapa eta "Arriba España" idazkuna eskegita dituena.
_________________________________________________________

Algunas personas atribuyen también a Cañavate el cartel "Los Nacionales", aunque anteriormente lo fue a J.A. Morales.
En el cartel podemos ver la imágen de un barco que lleva por nombre "Junta de Burgos" (sede del Gobierno de los sublevados). En él se encuentran varios personajes que representan los apoyos que tenían: un militar con  símbolos fascistas italianos, dos moros, un cardenal, un capitalista que luce en su chaqueta una esvástica y un ave rapaz que representa el águila emblema utilizada por Franco.
Por otro lado, el mástil del barco es una horca de la que pende el mapa de España y el rótulo con el texto "Arriba España"


2014(e)ko martxoa 23, igandea

PAUSAS DE PAPEL


"Pausas de papel. Carteles de cine de Iván Zulueta 1968-1989"

Askoren artean. Filmoteca Generalitat Valenciana-Festival de Cine de Alcalá de Henares

Valencia (1990)  66 orr.

Hauxe da 1990an Valencian Ivan Zuluetaren kartelei buruz izandako erakusketaren katalogoa. 
Erakusketa bera 1989an ikusteko aukera egon zen Alcalá de Henareseko Zinemaldian, horregatik katalogoa zinemaldi horren lankidetzarekin argitaratuta dago.
Kartel askoren irudiak ikus daitezke katalogoan, askotan egindako bozetoekin lagunduta, eta onartugabekoak ere, argitaratu gabe gelditu zirenak.
Amaitzeko, kartelen zerrenda daukagu, bakoitzaren argitaratze-data adierazita.
Katalogoaren azalari dagokionez, "Arrebato" filmearen kartelean agertzen den Eusebio Poncelaren irudia erabili dela esan behar dugu.

____________________________________________

Este es el catálogo de la exposición de carteles de Iván Zulueta que tuvo lugar en 1990 en Valencia.
Esta exposición se mostró anteriormente en el Festival de Cine de Alcalá de Henares de 1989, por lo que el catálogo se realizó en colabaración con dicho festival.
En el libro podemos ver las imágenes de muchos de los carteles de Zulueta, y, en algunos casos, los bocetos realizados previamente. Además, podemos ver algunos que no fueron aceptados, por lo que quedaron sin ser editados.
Se puede leer, además, el listado de todos los carteles cinematográficos del autor, con el del año de realización de cada uno de ellos.
En cuanto a la portada, la imágen utilizada correponde a la de Eusebio Poncela que aparece en el cartel de "Arrebato" (1979)



Arrebato

Iván Zulueta (1979)

1989an "Iván Zulueta, la vanguardia frente al espejo" liburua ere Alcalá de Henareseko Zinemaldiak argitartu zuen, egilearen kartelgintzari buruzko artikulua duena. 
__________________________________________________________________

En 1989 el Festival de Cine de Alcalá de Henares también editó otro libro sobre Zulueta ("Iván Zulueta, la vanguardia frente al espejo"), que si bien es más global, también tiene un capítulo sobre su obra cartelística.


                                        "IVAN ZULUETA-La vanguardia frente al espejo"

                      Carlos F. Heredero. (1989) 19 Festival de Cine de Alcalá de Henares. 291 orr.

2014(e)ko martxoa 15, larunbata

LA LECTURA EN CARTEL


"La lectura en cartel" 

Askoren artean (Komisarioa: Pepa Gutiérrez López) 

 Ministerio de Educación, Cultura y Deporte (Madrid, 2013)

1. ed. 158 orr.

Oso interesgarria iruditu zait liburu eder hau, pasa den urtean Madrilgo Liburu Azokan izandako erakusketa baten katalogoa dena. 
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministaritzak argitaratua da eta bertan 30ko hamarkadatik hona liburuarekin zerikusia duten kanpainen kartelak biltzen dira. Lau zatitan dago banatuta, bakoitza ekintza bati dagokiona: Liburuaren Eguna, Madrilgo Liburu Azoka, Haur eta Gazteentzako Liburuen Sustapena eta Liburu eta Irakurketaren Sustapena.
Liburuan programa horien garapena ikusten badugu ere, kartelen estiloarena ere ikusten dugu. 
Aipatzekoa da kartelgile bakoitzari buruz ematen den informazioa, batez ere "Vive leyendo" programako karteleena.
Liburuaren azalean honako kartel hauek ikusten dira: Angel Tejadaren "4ª feria oficial del libro de Madrid" (1936), Perichesen "Vive leyendo" , Ana Juanen "FIM06" (2006) eta, eskumaldean, "Plan de fomento de la lectura" (2001) kartelaren zati bat (ez dakit egilea nor izan zen). 
___________________________________________

Me ha parecido muy interesante este hermoso libro, que es el catálogo de una exposición que tuvo lugar en la Feria del Libro de Madrid el año pasado.
Está editado por el Ministerio de Educación, Cultura y Deporte y en él podemos ver los carteles editados en los diferentes programas relacionados con el libro desde los años 30.
Está dividido en cuatro capítulos, que corresponden a los carteles del Día del Libro, de la Feria del Libro de Madrid, del Programa de Fomento del Libro Infantil y Juveníl y el Programa de Fomento del Libro y la Lectura.
A la vez que podemos ver cuál ha sido la evolución de estos programas, es patente el cambio estético de su cartelería.
Hay que hacer constar que se da una información exhaustiva de los diferentes cartelistas, lo que es más evidente en los que participaron en el programa "Vive leyendo".
En la portada del libro podemos ver los siguientes carteles: "4ª feria oficial del libro de Madrid" (Ángel Tejada, 1936),  "Vive leyendo" (Perichs) ,  "FIM06" (Ana Juan, 2006) y, a la derecha  "Plan de fomento de la lectura" (2001)

2014(e)ko martxoa 13, osteguna

MALAGAKO ZINEMALDIA


Festival de Málaga Cine Español-Logoa

Martxoaren 21etik 29ra Malagako Zinemaldiaren aurtengo edizioa izango dugu. Aitzaki horrekin egin dezagun bere kartelen historia...

Lehengo eta behin esan beharra dago 2005 urtetik aurrera zinemaldiaren logotipoa eta saria "biznaga" dela, Malagan jazminekin egiten den lore-konposizioa, hain zuzen ere.
2010 urtera arte kartelak enkarguz diseinatu ziren. Haietariko askok itsasoarekin zerikusia duten irudiak zituzten, 2001eko almejak, hareetan dauden betaurrekoak 2003an, itsasizarra 2004an edo sardinaren begia 2006an.
______________________________________________________________

Del 21  al 29 de marzo se celebra la 17ª edición del Festival de Málaga de Cine Español. 
En esta entrada del blog hacemos un pequeño repaso a la cartelería del festival, que en el año 2005 adoptó "la biznaga malagueña" como motivo del logotipo y de sus premios. (La biznaga es una composicion realizada con jazmines sobre un soporte que tiene muchos pinchos.)
Hasta el año 2010 el cartel del festival se realizaba por encargo de la organización. 
Son muchos los que tienen imágenes relacionadas con el mar, como las almejas del 2001, las gafas en la arena del 2006, la estrella del 2004 o el ojo de la sardina del 2006.




(1998)


(1999)


(2000)


(2001)


(2002)


(2003)


(2004)


(2005)


Rául Gómez Estudios (2006)

2007an kartela David Delfinek diseinatu zuen. Bere aurreko lanak gogorarazten zituen, nolabaiteko autoplagioa balitz bezala. Benicasimeko FIBerako diseinatutako kamisetak baino ez ditugu ikusi behar, antzekotasuna iragartzeko. Tipografia bera erabili zuen eta hamargarren edizioa adierazteko sistema errepikatu zuen!
___________________________________________

El cartel del 2007 fue diseñado por David Delfín. Recuerda a sus trabajos anteriores, de manera que llegar ser algo así como un autoplagio. Viendo las camisetas que diseñó para el FIB de Benicasim podemos observar las coincidencias, tanto en la tipografía como en el sistema utilizado para indicar que se trata de la 10ª edición. 



 David Delfín (2007)
txanda i
               
FIBerako kamiseta (David Delfín)

2008an Javier Mariscalen txanda izan zen. Bere kartelean testua zen protagonista, kolore ezberdinak erabilita eta 11. edizioa adierazteko zenbakiak emakume eta gizonaren irudiak bihurtuta. Sinpleegia, nire gusturako.
__________________________________________________________________________

En el 2008 el cartel era obra de Javier Mariscal. En un cartel, en mi opinión demasiado simple, el protagonista es el texto que aparece en diferentes colores y con el número once indicado con dos personajes, uno femenino y otro masculino.


Javier Mariscal (2008)

Guztiok Malagarekin lotzen dugun pertsonaia Picasso dugu. Hori dela eta, zinemaldiaren 12. ediziorako Juan Gyenesek 60ko hamarkadan  pintoreari egindako argazkia erabili zen kartelean. Hala ere, oinordekoen ordezkaritza duen Picasso Administration erakundeari ez zioten baimenik eskatu irudia erabili ahal izateko, ezta VEGAPi ere. Ondorioz, oinordekoek argazkiaren eskubideak eskatzen zituzten. Lourdes Morenok, Fundación Picasso Casa Nataleko zuzendariak, bere aldetik, Gyenesen alabak argazkiaren eskubideak Fundazioaren esku utzi zituela  adierazi zuen. 
Ez dakit azkenean zer gertatu zen...
__________________________________________

Para el cartel de la edición nº 12 se utilizó la imágen de un malagueño universal, Pablo Picasso, fotografía relizada por Juan Gyenes el año 1961. Pero la organización del festival no pidió permiso para su utilización a Picasso Administración, que es la que representa a los herederos del artista. Tampoco se pidió permiso a VEGAP, por lo que los herederos reclamaron los derechos de la fotografía.
La directora de la Fundación Picasso Museo Casa Natal, por su parte, adujo que la hija de Gyenes había cedido los derechos de la fotografía de su padre.
Desconozco lo que ocurrió finalmente...


Juan Gyenes (argazkia) (2009)

2010ean Bart Futurak diseinatu zuen kartela, "El encuentro" izenekoa. Bertan, ikuspegi zenitalaz ikusleak zinemaldira doazela agertzen dira. 
____________________________________________

Bart Futura diseñó el cartel del año 2010, cuyo lema era "El encuentro". En él podemos ver a los espectadores que acuden al festival desde una posición cenital.


"El encuentro"

Bart Futura (2010)

2011tik aurrera kartel lehiaketa antolatu egin da zinemaldia iragarriko duena aukeratzeko eta 2014an, lehenengo aldiz, botoa on-line emateko aukera egon da.
2011an zeluloide "espeatuta" ikus daiteke kartelean, 2012 zine- aulkiek sardina baten ezkatak irudikatzen dituzte.  
_______________________________________________

A partir del 2011 se organiza un concurso para elegir el cartel del festival y desde este año la votación se realiza on-line.
En el cartel del 2011 podemos ver la imágen de un trozo de celuloide "espetado" y en el del 2012 la de una sardina cuyas escamas son las  butacas de una sala de cine.


"Espeto"

El cuartel  (2011)





"¿Escamas?"

Estudio bRIDA (2012)

Eva María López Gómez izan zen 2013ko kartelaren egilea. 
Kartelean zeluloidez egindako alfonbra gorria ikus daiteke diagonalean, pertsona baten irudia zeharkatzen duelarik.  
Kartel honek berriro ekarri zuen polemika zinemaldira, batzuen ustez Anna Kovescesek diseinatutako kartel baten antza handia zuelako. Txipreko artista honen kartelean piano baten teklen gainetik pasatzen da pertsonaia bat, alfonbra baten gainean izan beharrean. 
___________________________________________________

La autora del cartel del 2013 fue Eva María Gómez López.
En su cartel podemos ver en diagonal  la alfombra roja convertida en celuloide y a una figura que la atraviesa. De nuevo surgió la polémica en el festival, ya que para algunos el cartel era muy semejante a otro de la artista chipriota Anna Kovesces, en el que se puede ver a una figura femenina en la misma disposición, en este caso atravesando un teclado de pian como si de un paso cebra se tratara .


"La pasarela del cine"

Eva María Gómez López  (2013)


Anna Kovecses-Eva María Gómez López


Aurtengo kartelean bost bola ikus daitezke gurutze baten moduan kokatuta. Gorria, berdea, urdina, horia eta morea dira, azken hau ikusleari begira dagoen kameraren objektiboa bihurtuta. Antza denez, hau guztia San Juan kalean dagoen bost bolako gurutzean oinarrituta dago.
___________________________________________
En el cartel de este año podemos ver cinco bolas dispuestas en cruz. Los colores utilizados son el rojo, azul, verde, amarillo y morado. En este último caso, la bola ha sido sustituida por el objetivo de una cámara que mira al espectador.
Parece ser que el cartel se basa en la cruz formada por cinco bolas de colores que está en la calle San Juan de la ciudad de Málaga.


"Cinco bolas de cine"

Pedro Avilés (2014)


2014(e)ko martxoa 5, asteazkena

BILBOKO ARATUSTEAK 2014-ERAKUSKETA


Bilboko aratusteak 2014 ( "Happy botxo")
                                               
   Marco Souto

Aste honetan Bilbo Aratusteak iragartzeko lehiaketan aukeratutako 20 kartel ikusteko aukera daukagu Barrainkuako Udal Zentruan. 
Egia esan, ezagutzen genituen sei kartelez gain erakusketan ez dago atentzioa deitzen duen beste kartelik!
______________________________________________________________

Esta semana podemos visitar en el Centro de Barrainkua la exposición de los veinte carteles seleccionados en el concurso de carteles para el Carnaval de Bilbao.
Aparte de los seis carteles que ya conocíamos no llama la atención ningún cartel...