2015(e)ko ekaina 29, astelehena

ASTE NAGUSIA 2015


Jadanik ezagunak dira Bilboko Aste Nagusiaren kartel lehiaketaren finalistak.
Gaurdanik eta uztailaren 3ra arte epaimahaiak aukeratutako sei kartel hauen artean gustukoena aukeratzeko posibilitatea daukagu. Beti bezala, Bilboko Turismo Bulegoan sei kartelak ikusgai daude eta bertan boto zuzena eman daiteke. Horrez gain, Bilboko Udalaren webgunean eta Bilboko Jaien facebooken aukera daukagu,  beste komunikabideetan bezala.
______________________________________

Desde hoy y hasta el 3 de julio se puede votar por nuestro cartel favorito de entre los seis elegidos por el jurado del concurso de la Aste Nagusia bilbaina. Como siempre podemos ver los carteles en la Oficina de Turismo y votar allí presenciálmente. También se puede votar a través de la web del ayuntamiento y  el facebook de las fiestas, además de en algunos medios de comunicación.


"Aste Nagusi ikusgarria"


"Once menos cuarto"


"PUM! FIU! SSS!"

 

                                                            "Aste Nagusia goxo goxo"


"Etxebarria"


"Marijaia txinpun"

2015-07-09 

Gaur jakin dugu zein izango den aurtengo kartela. Irabazlea Joseba Salinasen "Aste Nagusi ikusgarria" izenekoa da.
_____________________________________________________

Hoy se ha anunciado que "Aste Nagusi ikusgarria" será el cartel de la Aste Nagusia. El autor es el diseñador gráfico bilbaino Joseba Salinas.

2015(e)ko ekaina 11, osteguna

JOSEBA PRIETO


La trastienda (1975)

Espainiako zinema kartelgintzan "Prieto" izeneko kartelgilearen lanak erakargarriak iruditzen zaizkit. Ez neukan datu gehiagorik berari buruz. Leku batzuetan "Nieto" balitz bezala agertzen dela irakurrita neukan, baina bere sinadura ikusita "Prieto" dela argi dago. 
Ekaineko "Bilbao" aldizkarian kartelgile honi buruzko artikulua irakur daiteke, jadanik Joseba Bilbao (Bilbao, 1935) dela dakigularik.

_________________ ____________________

Dentro del cartelismo cinematográfico español me llamaban la atención los carteles de "Prieto", autor del que no tenía más datos. En algunos libros, además, sus carteles aparecen asignados a "Nieto", aunque la firma parecía indicar que se trataba de "Prieto".
Y ha sido en el periódico "Bilbao" de junio  donde he encontrado un artículo sobre él, de modo que ya sabemos que se  trata de Joseba Prieto (Bilbao, 1935)


El bosque del lobo (1970)


Estilo ugariko kartelgilea da Prieto.
Batzuetan marrazkia eta argazkiak batera erabiltzen ditu, "El bosque del lobo" edo "¿Quién puede matar a un niño?" karteletan, adibidez. Lehenengo kasuan metafora bisualean otsoa eta gizakiaren irudiak fusionatzen ditu eta bigarrenean odola darien labanak eta lerrokatuta dauden umeak.
Pop estilokoa da "La trastienda" filmearena. Kolore biziko kartelean emakume biluzia eta zezenaren irudiak daude. Ezaguna denez, filmea Sanferminetan gertatutako historia kontatzen da, gaia infediltasuna dela.
Komikiaren estilokoa da "Las delicias de los verdes años" filmearena eta zinema musikalarena gogoratzen du " Pim, pam, pum,... ¡fuego!"-renak. Klasikoa  da "El buscón"-ena eta "Un hombre llamado Flor de Otoño" filmearentzat ikutu modernistadun kartela diseinatu zuen.
Oso interesgarria da "La Corea" filmearena, bi pertsonaien irudiak eta Estatu Batuen banderaren barra eta izarrak fusionatzen dituena.
____________________________________________

Prieto es un cartelista muy versátil, que sabe escoger el estilo que le va bien a cada película.
A veces utiliza la asociación de dibujo y fotografía en un mismo cartel, como en el caso de "El bosque del lobo" con una metáfora visual que fusiona la figura del hombre y el lobo, o en "¿Quién puede matar a un niño?", en el que podemos ver a unos niños y varios cuchillos ensangrentados, de los cuales el último está goteando.
El cartel de "La trastienda" es de estilo pop, con un colorido muy vivo. La figura de la mujer desnuda y el toro nos da una idea del argumento de la película. Es conocido que la acción transcurre durante los Sanfermines y nos cuenta una historia de "cuernos"...
De estilo cómic es el cartel de "Las delicias de los verdes años" y nos recuerda al del cine musical el de "Pim, pam, pum, ... ¡fuego!". Es clásico el de "El buscón" y tiene un toque modernista el de "Un hombre llamado Flor de Otoño"
Me parece interesante el de "La Corea", en el que las imágenes de los dos protagonistas aparecen en unas  barras  que simulan las de la bandera de los Estados Unidos, idea que evidencia la aparición de unas estrellas encima .

La casa sin fronteras (1971)

Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975)


"Juego de amor prohibido" (1975)



¿Quién puede matar a un niño? (1976)



La siesta (1976)


"Las delicias de los verdes años" (1976)



La Corea (1976)


Un hombre llamado Flor de Otoño (1978)


El buscón (1979)

Eloy de la Iglesiaren "Colegas" filmearen kartel hau aurkitu dut. Ez da estrenaildikoa eta Prieto-Atxa bezala sinatuta dago, kartelgilearen bi abizenak direnak.
__________________________________________________________

He encontrado este cartel de "Colegas", la película de Eloy de la Iglesia. No es el del estreno y está firmado como Prieto-Atxa, que son los dos apellidos del autor.


Colegas 

(Prieto-Atxa)


2015(e)ko ekaina 2, asteartea

MAESTROS DEL ARTE EN EL CARTEL


"Maestros del arte en el cartel. Colección Jose Luis Rupérez"

CAM (Alicante, 2005) 1. ed. 266 orr.

2004 eta 2006 urteen bitartean Caja de Ahorros del Mediterráneok kartel erakusketa ederra antolatu zuen, Murcia, Valentzia, Mallorca, Alicante, L´Hospitalet, Ibiza eta Madrilen ikusi ahal izan zena. 
Jose Luis Rupérez bildumako artista kartel ugari aurkezten zen, Henri Touluse-Lautrec edo Jules Chereten lanekin hasita, Joan Miró, Eduardo Chillida, Josep Renau, Marc Chagall eta beste artista askoren kartel multzo izugarria osatzen  duena.
Erakusketaren katalogoa artista plastikoek kartelgintzan izan duten ekarpenaren egiaztapena da.
_____________________________________________

Entre el 2004 y el 2006 la Caja de Ahorros del Mediterráneo organizó una estupenda exposición de carteles, que pudo verse en Murcia, Valencia, Palma de Mallorca, Alicante, L´Hospitalet, Ibiza y Madrid. 
Se presentaba un notable conjunto de carteles de artista, pertenecientes a la colección de Jose Luis Rupérez. Se pudieron ver ejemplos diseñados por artistas tan reconocidos como Henri Touluse-Lautrec, Jules Chéret, Joan Miró, Eduardo Chillida, Josep Renau o Marc Chagall, por ejemplo. El conjunto de autores es impresionante.
El catálogo, por su parte, nos da una buena idea de la aportación de los artistas plásticos al cartelismo.