2015(e)ko urria 23, ostirala

POP-ROCK KARTELAK


Iggy and The Stooges. 30 Abril 2009 -La Riviera (Madrid)

Gustukoa dut pop eta rock kantaldien kartelen estetika, estilo ugarikoa dena. Honako hauek dira ditudan kartel batzuk...
_________________________________________________________

Me gusta la estética de los carteles que anuncian conciertos de música pop y rock. Son carteles con estilos muy variados. Estos son algunos de los que tengo yo...


Bahaus-Resurection tour-12 Noviembre 1998-Arena Auditorium (Valencia)


Guns n´ Roses-22 julio 2012 -Palma de Mallorca


Billy Idol- The Filmore-June 26 and 27, 2008


Blink 182- July 4, 2012-City Festival (Lucca, Italy)

2015(e)ko urria 22, osteguna

SEMINCI 2015


60 años SEMINCI

Oscar Mariné (2015)

Asteburu honetan aurtengo SEMINCI hasiko da, 60. edizioa izango dena. Hori dela eta, kartela diseinatzeko Oscar Marinéri egin zitzaion enkargua.
Marinéren kartelean Valladolideko zinemaldiaren akronimoa eta 60 zenbakia agertzen dira gorria eta horia koloreak erabilita, eta tartean letra urdina batzu daudenez, zati berdeak agertzen direlarik.
Egilearen esanetan, energia, alaitasuna eta emozioa transmititu nahi zuen.
Eta hauek dira "Tiempo de Historia" eta "Punto de encuentro" sailen kartelak, hauek lehiaketen bidez aukeratuak izan zirenak...
________________________________________

Este fin de semana comienza la edición número 60 de la SEMINCI. Con motivo de esta efeméride el diseño del cartel se encargó a Óscar Mariné, reconocido diseñador gráfico. 
En el cartel aparecen el acrónimo del Festival de cine vallisoletano y el número 60 en  rojo y amarillo, y, en medio de ambos, el azul, de manera que en las zonas de contacto de ambos colores aparece el verde.
Según el autor su intención era transmitir la sensación de energía, alegría y emoción.
Y estos dos son los de las secciones "Tiempo de Historia" y "Punto de encuentro", que fueron seleccionados en concurso público.


Tiempo de historia 2015 ("Pasos")

Irma Fernández Dueñas & David Ojeda Aragón 


Punto de encuentro 2015 ("Red")

TO2 (Toni Ponti & Toni Corbella)

2015(e)ko urria 12, astelehena

LARANJAK



Anna-Oranges Huguet

 (Valencia)

Lortu berriak ditut laranjei buruzko kartel-etiketa hauek, nire kartel bilduma handitzen doala.
Gaiak ugariak dira...
Emakumearen irudia erabiltzen da lehenengo bietan. Batean, emakumea pin-up estilokoa da eta bigarrenean, "Belle epoque"koa balitz bezala.
_____________________________________

Estos los carteles-etiquetas de naranjas que he conseguido hace poco, de manera que se amplia el conjunto del que ya disponía.
Los temas son variados...
La imagen de la mujer se utiliza en los dos primeros. En uno con una imagen estilo pin-up y en el segundo con estilo retro.


Actriz

Cooperativa agrícola y citícola EL PORVENIR

(Puerto de Sagunto-Valencia)

Animaliak dira hurrengo bi kartelen gaia. Lehenengoak Steinlenen "Le chat noir" kartela gogoarazten duen bitartean, bigarrenenean laranjen bidalketa arina irudikatu nahi izan da, laranjak ahoan daramatzan hegazti-hegazkinarekin.
__________________________________________________________________

Los animales son el tema de los dos carteles siguientes. El primero recuerda a "Le chat noir", obra de Steinlen, y en el segundo se representa el envio rápido con la imagen de un ave-avión que lleva naranjas en su boca.


Good look to you-Finest Oranges

E. GRAU (Valencia)


Rapid-Valencia Apfelsinen-Extra superior

Antoni Fleta

Umeen gaia "Gemelos" kartelean agertzen da, bi ume laranja lortzearen lehian irudikatzen duena. "Sweet Juice Brand", bere aldetik,  klasikoagoa da, laranja xukua baino aurkezten ez duena. Eta  "Pilotari" kartelak kirol mundua du gaitzat. Egia esan, ez dakit zernolako lotura daukan laranjekin...
________________________________________________

El tema de la infancia aparece en el cartel "Gemelos", donde podemos  ver a dos niños  que quieren la misma naranja."Sweet Juice Brand", por su parte, es un cartel más clásico y solamente nos muestra el zumo que se puede hacer con el producto. Y el tema deportivo aparece en "Pelotari", con una imagen que poco tiene que ver con el mundo de la naranja.


Gemelos

Antonio Escandell (Carcagente)


Sweet juice brand-Selected

(Carcagente)


Pelotari

Enrique Bañuls Gilabert (Oliva)

Hergéren Tintin pertsonaia agertzen da hurrengo bi karteletan. Lehenengoan Tintin bere txakur Milurekin, eta bigarrenean, horiez gain, Hernández eta Fernández (Dupond eta Dupont, jatorriz), Haddock kapitaina eta Tornasol irakaslea daude. 
1964an Philiphe Condroyerrek Valentziako hiri ezberdinetan aktoreekin "Tintín y las naranjas azules" izeneko filma errodatu zuen. Hori dela eta, laranja karteletan pertsonaia erabili omen zuten.
___________________________________

Tintín, el famoso personaje de cómic dibujado por Hergé, aparece en dos carteles. En el primero junto a su perro Milú, y en el segundo, además,  con Hernández y Fernández (Dupond y Dupont, en la versión original), el capitán Haddock y el profesor Tornasol.
Parece ser que su utilización en los carteles de naranjas está relacionada con la película "Tintín y las naranjas azules" filmada con actores en 1964 por Philiphe Condroyer en varias localidades valencianas.


Tintin Kuifje-avec timbre Tintin met kuifje´s bon

(1960)


Fruits Tintin-Kuifje´s fruit

(1960)

Komikien bi pertsonaiak ditugu "Greedy mice" kartelean. Nonbait Mickey Mouse dela irakurrita daukat, baina ez dut uste Disneyren sagua denik, antzeko irudia baino. 
Bi saguek laranja bat zabaltzen dute erditik, "Greedy bees" izeneko kartelaren moduan, horretan bi erle agertzen badira ere.
________________________________________

Dos personajes de cómic aparecen en "Greedy mice". En algún lugar he leído que se trata de Mickey Mouse, pero no parece ser el personaje de Disney, aunque exissta cierto parecido.
En la imagen aparecen dos ratones abriendo una naranja por la mitad, al igual que ocurre en un cartel llamado "Greedy bees", en el que aparecen dos abejas en vez de los ratones.


Greedy Mice-Selecgted oranges

Pedro Monsonis (Valencia)

20/30eko hamarkada

Eta , zer esan hurrengo kartel honi buruz? Egia esan ez dakit nola definitu, irudia  arraroa behintzat bada, ez da?
_________________________________________

Y, ¿qué se puede decir del siguiente cartel? Al menos, que la imagen es bastante extraña y que no se entiende la relación con el mundo de las naranjas.


Naranjas insuperables-Frutas seleccionadas

Angel Raga (Picaña, Valencia)

2015(e)ko urria 7, asteazkena

HORMAKO IRUDIAK-MENSAJES DESDE LA PARED


Hormako irudiak-Mensajes desde la pared


Izugarri ederra da asteartean Bilboko Arte Ederretako Museoan inauguratu zen erakusketa, bere bildumaren 200 kartel baino gehiago biltzen dituena eta kartelgintzaren historiaren ikuspegi zabala ematen diguna.
Erakusketa  kartelgile aintzindariei eskeinitako atalarekin hasten da, Moulin Rouge iragartzeko diseinatu zen kartelak ongietorria ematen digularik (Luis Chéret, 1892). Hortik aurrera, erakusketa gaika egituratuta dago: turismoa, zezenketak, kartel komertziala, kirolak, politika eta gerra, azokak eta kongresuak eta kultura eta aisia. 
Kartelgile ezagun askoren lanak ikusteko aukera daukagu eta artista plastiko famatu batzuenak ere: Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen, Raymond Savignac, Jean Carlu, Salvador Dalí, Daniel Vázquez Díaz, Wiktor Gorka, Eduardo Txillida, Henry Le Monnier, Charles Loupot, Leonneto Cappiello, Oskar Kokoschka, Shigeo Fukuda, Eugene Grasset, Jan Lenica, Richard Avedon...
Espainia eta Euskal Herrikoen artean Txiki, Anibal Tejada, Manolo Prieto, Artigas, Juan Antonio Morales, Rafael Penagos edo Antonio de Guezalaren lanak daude, besteak beste. 
_________________________________________

El martes se inauguró en el Museo de Bellas Artes de Bilbao una estupenda y preciosa exposición con más de 200 carteles de su coleccíón, conjunto que nos da una idea de la historia del cartelismo.
La exposición comienza con obras de los primeros cartelístas, dándonos la bienvenida el cartel que hizo Luis Chéret en 1892 para el Moulin Rouge parisino. A partir de aquí, la exposición está distribuida por temas: turismo, corridas de toros, el cartel comercial, deportes, política y guerra, ferias y congresos y, finalmente, cultura y entretenimiento. 
Podemos ver obras de muchos cartelistas conocidos y de grandes artistas que también han diseñado carteles: Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen, Raymond Savignac, Jean Carlu, Salvador Dalí, Daniel Vázquez Díaz, Wiktor Gorka, Eduardo Txillida, Henry Le Monnier, Charles Loupot, Leonneto Cappiello, Oskar Kokoschka, Shigeo Fukuda, Eugene Grasset, Jan Lenica, Richard Avedon...
Ente los carteles españoles y vascos se pueden ver, por ejemplo, obra de Txiki, Anibal Tejada, Manolo Prieto, Artigas, Juan Antonio Morales, Rafael Penagos o Antonio de Guezala.

















Erakusketaren amaieran prentsa litografikoa dago ikusgai eta bideo batean ofsett asmatu baino lehenago kartelak nola inprimatzen ziren ikusten da.
__________________________________________________________________

Al final de la exposición podemos ver una prensa litográfica y, en un video, cómo se imprimían antes de la invención de la impresión offset.


Erakusketaren katalogoa ere interes handikoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak idatzi eta prestatu du eta museoak berak emandako beka baten emaitza da. Bertan kartelgintzaren historia laburrari buruzko artikulua irakur diateke, erakusketaren atal bakoitzaren ikerketak bezala, azken hauek museoaren bilduma kontestu historiko eta artistikoan kokatzen dutelarik.
Lehenengo artikulua pdf moduan deskarga dezakezue lotura honetan: https://www.museobilbao.com/eu/sala-de-lectura.php 
(bilatu "kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora") 
______________________________________________

También es muy interesante el catálogo de la exposición. Ha sido escrito por Mikel Bilbao Salsidua, profesor de Historia del Arte y la Múscia en la Universidad del País Vasco, y es fruto de la beca concedida por el museo para que fuera estudiada su colección de carteles.
Además de un artículo sobre la historia del cartelísmo, podemos leer estudios sobre los diferentes temas en los que está distribuida la exposición, de manera que los carteles del museo se encuentran contextualizados histórica y artistícamente.
El primer artículo se puede descargar en pdf desde este enlace:
(Buscar "El cartel: del sentido práctico al objeto artístico")


"Mensajes desde la pared. Carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao 
(1886-1975)"

Mikel Bilbao Salsidua.  Museo de Bellas Artes de Bilbao (Bilbao, 2015)  416 orr.

(2015 eko urriaren  6tik  2016ko rtarrilaren  18ra/ Del 6 de octubre del 2015 al 18 de enereo del 2016)

2015(e)ko urria 2, ostirala

TOREATZAILEAK


"Soy honesto-Urdiales"

Zaragozako "El Pilar" feriarako bost kartel hauek argitaratu dira, bakoitzean toreatzaile ezagun baten irudia duena. José Ramón Lozanoren argazki hauetan zezenketen baloreak irudikatu nahi izan omen dira: zintzotasuna, garbitasuna, errespetoa, egia eta askatasuna.
Urdiales toreatzaile klasiko moduan agertzen da, bular biluzia eta loredun kapotearekin. Moranteren kartelean Salvador Dali hartu da aitzakitzat. Hori dela eta, gorputzean idatzita daukan izena, bibotea eta marrazki surrealistak. "El Juli" bakeroak jantzita agertzen da, gainean apaingarririk gabeko kapote duela. López Simónek ebatondodun hanka erakusten du, gorputz biluzia kapote batekin estaltzen duen bitartean. Eta Talavante Grekoren " El caballero de la mano en el pecho"  zalduna bezala agertzen zaigu beltzez jantzita.
_________________________________________

Estos son los cinco carteles editdos para la Feria del Toro de las Fiestas del Pilar de Zaragoza de este año. Las fotografías son de José Ramón Lozano y en ellas se quieren representar los valores de las corridas de toros: honestidad, pureza, respeto, verdad y libertad.
Urdiales aparece como un torero clásico, con el pecho desnudo y cubierto por un capote floreado. Para Morante se ha realizado un cartel homenaje a Salvador Dalí. De ahí el nombre de Salvador en el pecho del torero, el dibujo surrealista sobre su cuerpo y el inconfundible bigote daliniano, "El Juli" aparece en vaqueros con un capote libre de todo tipo de adornos. López Simón luce la cicatriz de su pirerna, mientras cubre su cuerpo desnudo con un capote. Por último, Talavante aparece de negro como "El caballero de la mano en el pecho" del Greco.


"Soy arte puro-Morante"


"Soy tauromaquía-El Juli"


"Soy verdad-López Simón"


"Soy libre-Talavante"