2014(e)ko martxoa 31, astelehena

ANTONIO CAÑAVATE


"S.E. el generalisimo" (1937)

Antonio Cañavate Gómez (Hellín, Albacete, 1902-Caracas, Venezuela, 1987) askotentzat artista ezezaguna da, baina gogoratu beharrekoa iruditzen zait bere izan baitzen "S.E. el generalísimo" kartelaren egilea. Hori dela eta, hil-zigorra jarri zioten, 20 urteko espetxe-zigorra bihurtu zena, geroago 9 urtekoaz ordekatua izan arren. Bederatzi urte horiek bete ondoren Cañavatek Venezuelara alde egin zuen. Bertan karikaturista bezala lan egin zuen eta pintura erakusketa batzuk izan zituen. 

"S.E. el generalísimo" kartelean Franco zaldun bastoia da, bere autoritatismoa agerian uzteko. Lodikotearen irudia da, zaldiarena bezala. Kartelgileak Franco emetuta agerrerazi nahi omen zuen. Horregatik, bere kaskoan dauden lumak, bere betile luzeak eta masail gorrixkak, bere alkondaren maukak eta bere zaldiaren ilea , guztiz apainduta duena. Ideia berari jarraituz, tximeletaren irudia daukagu, Franco harrapatu nahian ikusten duguna.
Zer esan, bestalde, jantzita duen perlazko idunekoaz?
Ez dugu ahaztu behar zaldiaren gainean dagoen esbastika eta kaktusean dauden buruen irudiak, diktadorearen biktimenak omen direnak.
____________________________________________

Antonio Cañavete Gómez (Hellín, Albacete, 1902-Caracas, Venezuela, 1987) es un artista poco conocido por el gran público, pero a mi me parece que merece ser recordado ya que el fue el autor del cartel "S.E. el generalísimo", lo que le costó la pena de muerte, aunque posteriormente ésta fue canjeada por una de 20 años, que al final fue de nueve. Estos nueve años son los que Cañavete pasó en la cárcel antes de huir a Venezuela, donde vivió de caricaturista además de realizar diversas exposiciones.

En el cartel "S.E. el generalísimo" aparece Francisco Franco como el jinete del caballo de bastos de la baraja española, indicando de esta manera su carácter autoritario. Es presentado con una figura regordeta, como la de su caballo. Se comenta que el autor le quiso presentar de una manera afeminada, por lo que aparece con unas plumas en su casco, con grandes pestañas y mejillas sonrosadas, con las mangas de camisa exageradas y con un caballo repeinado. También en este sentido, parece que se añadió la figura de la mariposa que parece perseguir Franco con su caballo.
Y ¿qué decir del collar de perlas que luce?
Otros detalles serían la esvástica que aparece tatuada en el caballo y las figuras que podemos ver en el cactus, que serían las de las víctimas del dictador.




"Los Nacionales" (1937) 


Batzuen ustez, "Los Nacionales" kartela ere bere lana izango zen, askotan J. A. Morales egiletzat hartua izan arren.
Kartelean "Junta de Burgos" izeneko itsauntziaren irudia ikusten da. (Gogoratu beharra dago izen horrekin izendatzen zutela matxinatuek haien Gobernuaren egoitza)
Itsasuntzian pertsonaia ezberdinak daude, matxinatuek zituzten laguntzak irudikatzen dutenak: Italiako ikur fazistak dituen militarra, bi mairu, kardinala, esbastikadun kapitalista eta harrapakaria, Francok erabiltzen zuen arranoa ikurra adierazten duena.
Bestalde, masta urkamendi bihurtuta dago, Espainiako mapa eta "Arriba España" idazkuna eskegita dituena.
_________________________________________________________

Algunas personas atribuyen también a Cañavate el cartel "Los Nacionales", aunque anteriormente lo fue a J.A. Morales.
En el cartel podemos ver la imágen de un barco que lleva por nombre "Junta de Burgos" (sede del Gobierno de los sublevados). En él se encuentran varios personajes que representan los apoyos que tenían: un militar con  símbolos fascistas italianos, dos moros, un cardenal, un capitalista que luce en su chaqueta una esvástica y un ave rapaz que representa el águila emblema utilizada por Franco.
Por otro lado, el mástil del barco es una horca de la que pende el mapa de España y el rótulo con el texto "Arriba España"


1 iruzkin:

  1. Ministerioaren helbide honetan "Los Nacionales" kartela Juan Antonio Moralesek diseinatu zuela dio: http://pares.mcu.es/cartelesGC/servlets/visorServlet?cartel=198&page=4&from=catalogo

    ErantzunEzabatu