2014(e)ko abuztua 27, asteazkena

FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XXV. ASTEA





Aurten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak bere 25. urteurrena beteko du. Hori ospatzeko izugarri ona den kartela prestatu du Zinemaldiak.
“Seargent Pepper´s” diskaren azalaren antzera, zine fantastiko eta beldurrezkoa omentzen da, Zinemaldiaren historiaz gain.
Maketa Jack Mircalaren lana da, kartulinez, kolaz eta margoez egindakoa. Argazkia Asis G. Ayerbek egin zuen eta azken diseinua Ytantosek.

Jack Mircala (Madrid, 1968) zinemaldiaren aspaldiko laguna da,  berak egin baitzuen 2005ko kartelerako eszenatokia, eta bi erakusketetan parte hartu zuen (“Jack Mircala”2001ean eta “Mansión Mircala” 2006an)
Kartelaren making off-a loturan ikus daiteke.

Hurrengo irudiaren laguntzaz jakin dezakegu nor den nor kartelean…
________________________________________

Este año se cumple el 25 aniversario de la Semana de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián. Para celebrar esta efeméride el Festival presentó el excelente cartel de esta edición.
Al estilo de la portada de “Seargent Pepper´s”, disco  de Los Beatles, se ha querido homenajear al cine fantástico y de terror, además de al propio festival.
La maqueta es obra de Jack Mircala y está realizada con cartulina, cola y pinturas. La fotografía es de Asis G. Ayerbe y el diseño final de Ytantos.

Jack Mircala (Madrid, 1968) es ya conocido por el festival ya que su obra fue motivo de dos exposiciones (“Jack Mircala”, 2001 y “Mansión Mircala”, 2006) y realizó el escenario utilizado para el cartel del 2005 en el que aparece Alaska.
El making-of del cartel puede verse en el enlace.

Y aquí podemos ver quién es quién en el cartel…


1.      Lucia Olaciregi (Astearen zuzendari orde ohia/Ex subdirectora de la Semana)
2.      Zinemaldiaren Ikurra/Logotipo de la Semana
3.     Alien ("Alien", Ridley Scott-1979)
4.      José Luis Rebordinos (Astearen zuzendari ohia/Ex director de la Semana)
5.      Darth Vader ("Star Wars", Georges Lucas-1977)
6.      Edgar Allan Poe
7.      Jason Vorhees ("Friday the 13th", Sean S.Cunningham-1980).
8.      Josemi Beltrán (Astearen zuzendaria/Director de la Semana)
9.      Freddy Krueger ("A Nightmare on Elm Street", Wes Craven-1984)
10.  Neska zombie/Chica zombie
11.  Klaatu ("The Day the Earth Stood Still", Robert Wise-1951)
12.  Gizotsoa/Hombre lobo 
13.  Estralurtarra/Extraterrestre 
14. Frankenstein
15.  Evilio ("Evilio", Santiago Segura-1992)
16.  Nosferatu ("Nosferatu", F.W. Murnau-1922)
17.  Toxie ("The Toxic Avenger", Michael Herz-1984)
18.  Chow Yun- Fat
19.  Ulrich ("Black Death", Christopher Smith,-2010)
20.  Ikasle japoniarra/Estudiante japonés 
21. Neska eta mutilak /Chicos y chicas ("Village of the Damned", Golf Rilla-1960).
22.  Ahatez mozorrotutako neska /Chica vestida de pato ("Duck Children", Bob Blundon & Sam Walker-2001).
23.  Billy ("Saw", James Wan-2004).
24.  Jocantaro ("Karate a muerte en Torremolinos", Pedro Temboury-2003)
25.  Wallace & Gromit ("Wallace & Gromit", Nick Park, Steve Box & Merlin Crossingham)
26.  David Lynch
27. Pochi txakurra/Perro Pochi ("The Hapiness of the Katakuri", Takasi Miike-2001).
28.  Tomatea/Tomate  ("Attack of the Killer Tomatoes", John DeBello-1978).
29.  Moebiusen "Le Garage hermétique" komikia/Cómic "Le Garage hermétique" de Moebius 
30.  Santa Claus ("Rare Exports", Jamari Helander-2010)
31.  David Cronenberg
32.  John Carpenter

2014(e)ko abuztua 21, osteguna

BILBOKO ASTE NAGUSIA 2014-ERAKUSKETA


"Danok gara Aste Nagusia"

Ander Iglesias & Borja Villarejo

Urtero bezala Barrainkua Udal Zentrura joan naiz Bilboko Aste Nagusiaren Leihaketarako aukeratu diren 20 kartelak ikusteko. Bertan ateratako argazkiak dituzue hauek...
Ezagutzen ez genituen kartelen artean berrikuntza gutxi ikusi dut. Bilboko zapiaz egindako xake-taularen ideia gustukoa dut, baina atzean dagoen irudia kenduta, kartelari indarra kentzen baitio. Eta lehenengo aldiz ikusi dut txikito edalontzaren  irudia!
______________________________________________

Como todos los años he acudido al Centro Municipal de Barrainkua para ver la exposición de los 20 carteles seleccionados en el Concurso de Carteles de la Aste Nagusia bilbaina.
Estas son algunas de las fotos que he hecho allí...
Entre los carteles todavía no conocíamos he visto pocas novedades. Me gusta la idea del pañuelo-tablero de ajedrez, pero sin la figura de fondo, ya que creo que le quita fuerza al cartel. Y, por primera vez, aparece el vaso de txikito, típico de Bilbao.¡Es raro que a nadie se le habría ocurrido hasta ahora!














ZEZENKETAK 2014ko UDAN




Corridas de abono-Bilbao-Agosto 2014

Iñaki García Ergüin

Hona hemen Euskal Herriko hiriburuetan udan izan diren edota izango diren zezenketen kartelak...

Bilboko zezenketak iragartzeko Iñaki Garcia Ergüinek zezenaren silueta gorriz margotu zuen hondo grisaren gainean, indar handiko irudia lortuz.
___________________________________________

Aquí están los carteles de las corridas de toros que se han celebrado o se celebrarán este verano en las capitales del País Vasco...

Para anunciar las corridas de Bilbao Iñaki Garcia Ergüin ha realizado un cuadro en el que sobre un fondo gris se puede ver la silueta de un toro pintado en rojo, consiguiendo una imágen con mucha fuerza.


Iruñako zezenketen kartela Jesús Montesek diseinatu zuen. Irudian zezenplazaren zati bat ikus dezakegu, eguzkitan dagoen aldearen eta gerizpearen artean dagoena, hain zuzen ere. Zezena oraindik ez da atera, baina edozein momentuan atera daiteke...
____________________________________________________________________

Para la Feria del Toro de Pamplona Jesús Montes ha realizado un óleo en el que podemos ver parte del ruedo y las barreras de la plaza, justo en la zona entre sol y sombra, Todavía no han salido los toros, pero en cualquier momento saldrá el primero...


Feria del toro-San Fermín 2014-Iruña/Pamplona

Jesús Montes Iribarren

Ezin izan dut aurkitu nortzuk diren Gasteiz eta Baionako kartelen egileak. Azpimarratzekoa da, bestalde,  Baionako zezenketen kartelaren irudia urtero errepikatzen zela eta aurten aldaketa egon dela. 
____________________________________________________________

No he conseguido saber quiénes son los autores de los carteles de Vitoria y Baiona. Es de destacar que en  el caso de Baiona durante años se ha mantenido la imágen del cartel, siendo este el año del cambio.


Fiestas en honor de la Virgen Blanca/Jaiak Andre Maria Zuriaren ohoretan-2014-Vitoria-Gasteiz


Bayonne-Ferias 2014