2015(e)ko apirila 17, ostirala

MALAGAKO ZINEMALDIA 2015



"Cinta verdial"

María del Carmen Fernández Toré (GÜE)

Hauxe da Malagako Zinemaldiaren aurtengo kartela. 
Kartel leihaketara  aurkeztu ziren 337 lanetatik internautek 20 aukeratu zituzten eta epaimahaikideek beste 10. 30 horietatik irabazlea atera zen. 
_______________________________________

Este es el cartel del Festival de Cine de Málaga de este año.
De los 337 trabajos presentados al Concurso de Carteles los internautas eligieron 20 y el jurado otros 10. De esos 30 se eligió el ganador.



Internautek aukeratutako 20 kartelak


Epaimahaikideek aukeratutako 10  kartelak


Kartelean kolorezko zintak ikusten ditugu, zeluloide zatiak eta Malagako "Verdiales" izeneko jaietan erabiltzen diren kapeletako zintak ere gogorazten dizkigutenak. Zinea eta Malagako folklorea uztartu nahi da, nolabait.
2009an  Oscar Marinék Donostiako Zinemaldirako diseinatu zuen kartelaren antza dauka, kolore ezberdinetako zintak ere zituelako. Zinta bakoitza zinemaldiaren egun bakoitzari zegokion, egun bakoitzean aurkezten zuena ezberdina zela adierazten zuelarik.
____________________________________________

En el cartel tenemos unas cintas de colores, que nos recuerdan tanto a trozos de celuloide como a las cintas de los sombreros de la fiesta de Verdiales. Se quiere, de alguna manera, hacer una analogía entre un elemento cinematográfico y otro relativo al folklore malagueño.
El cartel recuerda al realizado por Oscar Mariné para el Festival de Cine de San Sebastián del 2009. En este caso cada cinta representa a cada uno de los días del Festival y cada color nos indica la diversidad de cada jornada.



57 Festival de San Sebastián-Donostia Zinemaldia

Oscar Mariné (2009)

2015(e)ko apirila 16, osteguna

GIZA ESKUBIDEEN XIII, ZINEMALDIA


Giza Eskubideen XII. Zinemaldia-XII. Festival de Cine y Derechos Humanos

jotta (sisustudio) (2015)

Hauxe da aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiaren kartela. Irudian, historia edo izkutuan egon diren eskubideen zapalketak ateratzen dituen pala daukagu.
Ohikoa denez, kartela sisustudioren diseinua da.
____________________________________________________________

Este es el cartel de este año del Festival de Cine de Derechos Humanos de San Sebastián. En la imagen una pala que saca a la luz la historia y las vulneraciones de los derechos humanos que han permanecido ocultas.
Como suele ser habitual el cartel es un diseño de sisustudio.

2015(e)ko apirila 9, osteguna

HELGA


Helga (el milagro de la vida)

mcp (1975)

Gaur egun harrigarria gerta daiteke, baina Frankismoaren garaian gertatzen zena ez zen normala izaten.
Kontua da Alemaniako Gorbernuak "Helga Vom Werden des menschichen Lebens" izeneko filma erabiltzen zuela osagarri moduan hango nerabeen sexu hezkuntzan. Filmean ernalkuntzatik erditzerainoko aldia erakusten zen, antza denez, ordura arte inoiz egin ez zena. 
Espainian filma horren berri izan zutenean, banatzaileek zine komertzialetan eman nahi izan zuten, baina, zentzuraren ondorioz, "Arte y Ensayo" izeneko aretoeetan ikusi ahal izan zen  60ko hamarkadaren amaieran. Kontuan eduki behar da horrelako aretoak hiri handietan baino ez zeudela eta gainera proiekzioak jatorrizko hizkuntzan egiten zirela. Ondorioz, jende gutxik ikusi ahal izan zuen.
1975ean gaztelainaz ikusi ahal izan genuenean (18 urteko ikusleentzat zen!!!) arrakasta handia izan zuen.

Lotura hau interesgarria da orduko arrakastaren berri izateko: Helga

Espainiako kartelean emakume biluzi baten silueta ikusten da, emakumeak besoak bularren aurrean gurutzaturik dituena. Alemaniako kartelean oinarrituta dago, bertan emakumearen argazkia duena.
______________________________________

Hoy en día nos puede parecer, cuando menos, sorprendente, pero es que las cosas que pasaban durante el Franquismo no eran muy normales. El caso es que el gobierno alemán produjo el documental "Helga Vom Werden des meschilchcen Lebens" para que fuera visionado por los adolescentes de su país como complemento a su educación sexual. En él se explicaba el proceso desde la fecundación hasta el parto, lo que en su momento era una novedad.
Cuando se tuvo conocimento de su existencia, algunos distribuidores españoles intentaron su exhibición en nuestras pantallas, lo que lograron en las salas llamadas de "Arte y ensayo", que solo existían en las grandes ciudades y en las que la proyección era en versión original. Tras su éxito se volvió a estrenar en salas comerciales normales (eso sí, ¡para mayores de 18 años!) y consiguió un gran éxito comercial.

Este enlance nos da una idea del éxito del momento: Helga

En el cartel español aparece la silueta de una mujer desnuda que oculta su pecho cruzando sus brazos. Esta figura se basaba en la fotografía del cartel alemán.



2015(e)ko apirila 8, asteazkena

MAC CARTELISTA


Mac cartellista 1955/1988

Filmoteca de Catalunya (2015)

Martxoaren 20etik Apirilaren 26ra arte Lleidan, eta Kataluniako Filmategiak antolatuta, Mac kartegileari buruzko erakusketa daukagu ikusgai. Macario Gómez Quibus (Reus, 1926), Mac goitizenez ezaguna, Espainiako zinema kartelgintzan maisu handienetariko bat izan da. (Berari buruzko sarrera irakur daiteke blogean)
Erakusketaren kartela egiteko Macek "El verdugo" (Luis García Berlanga, 1963) filmearentzat egindakoa hartu da eredutzat.
_______________________________________

Desde el 20 de marzo al 26 de abril se puede visitar en Lleida la exposición organizada por la Filmoteca de Cataluña sobre la obra de Mac. Macario Gómez Quibus (Reus, 1926), más conocido como Mac, es uno de los artistas más reconocido dentro del cartelísmo cinematográfico de España. (Se puede leer una entrada sobre su trabajo en el blog)
Para diseñar el cartel de la exposición se ha tomado como referencia el realizado por Mac para la película "El verdugo" (Luis García Berlanga, 1963)


El verdugo

Mac (1963)


2015(e)ko apirila 5, igandea

ABERRI EGUNA 2015


Herriz herri, aberri!Aberri eguna 2015 (EAJ-PNV)


Gaur Aberri Eguna da eta hauexek dira aurtengo kartelak. Egia esan, ez dira oso onak, baina argitarapen historikoa egiteko jarri ditut blogean.
EAJk "Herriz herri aberri!" leloarekin Euskal Herriko mapa osatzen du kartelean herri ezberdinen multzoekin. Independistak taldeak, bere aldiz, "Heldu independentziari!!" leloa erabili du eta kartelean emakume batek taldearen ikurrari heltzen dio.
______________________________________________________

Hoy se celebra el Aberri Eguna,  Día de la Patria Vasca.
Estos son los carteles de este año, que, la verdad, es que son bastante pobres.
En el cartel del PNV  el lema es "Herriz herri Aberri!" ("La Patria pueblo a pueblo") y en la imagen se completa el mapa del País Vasco con piezas que representan a los diversos municipios. En el caso del grupo Independentistak el lema es "Heldu independentziari!" (" Agárrate a la independencia") y en el cartel se ve a una mujer aferrándose al emblema del grupo.




Gure etorkizuna jokoan dago.Heldu independentziari! Aberri eguna 2015

(Independentistak)


Euzkadi´k bear zaitu-Aberri eguna 72

(PNV-EGI)

Bestaldetik, egun hauetan planfeto hau ere topatu dut, 1972ko Aberri Eguna iragartzen zuena. Ez dakit kartela ere argitaratu zen, orduan Aberri Eguna klandestinitatean antolatzen baitzen. Geroago askotan erabili zen "Euzkadi´k bear zaitu" irudia dauka, blogeko sarrera baten gaia izan zena.
______________________________________________________

Por otro lado, durante estos días he descubierto este panfleto que anunciaba el Aberri Eguna de 1972. No se si también se editó el cartel, ya que entonces el Aberri Eguna se organizaba en la clandestinidad. En el panfleto aparece la imagen con el lema "Euzkadi´k behar zaitu" ("Euzkadi te necesita"), que ya fue motivo de una entrada en el blog.