2011(e)ko apirila 24, igandea

ABERRI EGUNA BERRIRO


Aberri Eguna 1987 (EMK)

Gaur Aberri Eguna da. Hori dela eta, ospakizun honi buruzko kartelak bildu ditut. 
Iaz argitaratutako sarreraren osagarria da honako hau eta, orduan egin nuen bezala, alderdi ezberdinenak jartzen saiatu naiz, baina batzuen kartelak ez ditut topatu. Ondo egongo zatekeen PSOEren bat jartzea, haiek ere beste garai batean ospatzen baitzuten, baina ez dakit non aurkitu.

_______________________________

Hoy es el Aberri Eguna, Día de la Patria Vasca, por lo que he recopilado carteles sobre su celebración. 
Esta entrada se puede considerar como complementaria a la que publiqué el año pasado , y  como ya hice entonces, he intentado poner carteles de diferentes grupos políticos, aunque de algunos no he encontrado ningún ejemplo. Habría estado bien publicar alguno del PSOE, ya que en otra época también ellos celebraban este día, aunque parece que algunos lo hayan olvidado.



Aberi Eguna 1968 (EAJ-PNV)


Aberri Eguna 1974



Aberri Eguna 1975 (EAJ-PNV)



Aberri Eguna 1976


Aberri Eguna 1981 (EE)


Aberri Eguna 1983 (EAJ-PNV)


Aberri Eguna 1990 (Batzarre)



Aberri Eguna Portugaleten 2000 (PNV-EH-EA)


Aberri Eguna 2008 (Udalbiltza)


Aberri Eguna 2009


Aberri Eguna 2010 (EAJ-PNV)


Aberri Eguna 2010 (Naziogunea)


Aberri Eguna 2010 (Bai Euskal Herriari)


Aberri Eguna 2011 (Independentistak)

2011(e)ko apirila 14, osteguna

AGUIRRE, FUTBOLARIA ETA LEHENDAKARIA


Jose Antonio Aguirre Futbolari (1921-1926),  Lehendakari (1936-1960)

Orain dela gutxi, Bilboko Athletic Clubeko Museoa bisitatu nuen. Bertako bazter batean, Jose Antonio Aguirreri buruzko txokoa dago, museoan egindako erakusketari dagokiona. 
Pasa den urtean egin zen erakusketa hori, lehenengo lehendakariak taldearekin zeukan harremana azaltzen zuena,   Athleticeko jokalaria izan baitzen  (1921 eta 1926 urte bitartean), eta lehendakaria zenean Euskadiko selekzioaren bultzatzailea ere.
Erakusketaren kartela egiteko Sabino Arana Fundazioak daukan karikatura erabili zen, mende hasierako kartelen itxura hartzen duela, Txikirena izan zitekeela, adibidez. 

___________________________________


Hace poco visité el Museo del Athletic Club de Bilbao. Allí, en una esquina, se explica la relación del Lehendakari Aguirre con el Athletic, del que fué jugador entre los años 1921 y  1926. Además, cuando ya era lehendakari impulsó la creación de la selección de fútbol de Euskadi. 
Todo esto formaba parte de la exposición que se realizó el año pasado en el propio museo...
Para realizar el cartel de esta exposición se utilizó la caricatura de Aguirre que hoy en día se encuentra en la Fundación Sabino Arana. Se trata de un cartel que tiene  el toque de principios del siglo pasado, pudiendo haber sido obra de Txiki, por ejemplo.


Jose Antonio Aguirre

(Bilbo, 1904-Paris, 1960)

2011(e)ko apirila 6, asteazkena

GIZA ESKUBIDEAK



Giza Eskubideen IX. Zinemaldia-IX Festival de Cine y Derechos Humanos

(2011)

Apirilaren 8tik 15era Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinemaldia izango dugu.
Aurtengo kartelak, beste urteetan bezala, Ytantos diseinu-enpresak egin du, argazkia Jotta etxeak egindakoa dela. Munduaren (hau da, bere biztanle eta baliabide naturalen) hustiaketaren kritika da nolabait. Neure ustez, azken urteetako kartelik onena da, zalantzarik gabe. 
Eta hauek dira beste edizioetako kartelak...
____________________________________

Del 8 al 15 de este mes se celebra la novena edición del Festival de Cine y Derechos Humanos de San Sebastián.
El cartel de este año también ha sido diseñado por la empresa Ytantos, siendo la fotografía obra de Jotta (Sisustudio). 
El cartel  trata de expresar cómo se está "exprimiendo" el planeta, incluidos a sus habitantes y  recursos naturales. 
A mí me parece que es el mejor de las nueve ediciones, cuyos carteles son estos...


 (2003)


(2004)


(2005)


(2006)


 (2007)


(2008)


 (2009)


(2010)

Gai berari buruzko beste zinemaldien kartelak bildu ditut. Oso onak dira Vienako Zinemaldikoak, adibide hau bezala. Gainera, kaleko ekintza interesgarriak egiten dituzte...
_________________________________ 

He recopilado algunos carteles de otros festivales que tienen la misma temática. Me gustan los del festival de Viena, del que he puesto un ejemplo. En este caso, llevan a cabo acciones publicitarias en la calle que a mí me parecen muy interesantes.



Viena (2009)


 Buenos Aires (2010)


New Zeeland (2008)


Valencia (2007)


Estambul (2010)

2011(e)ko apirila 1, ostirala

LA PIEL QUE HABITO


Irailean Pedro Almodovarren azken filmea estreinatuko da, La piel que habito izenekoa. Jadanik kartelaren lehenengo bertsioa ezagutu egin dugu, baina ez dakigu behin betikoa izango den.
Diseinua egiterakoan, aintzinean Anatomia, Zoologia edo Botanika liburuetan agertzen ziren irudiak imitatu egin dira, Almodovarren filmeen kartelek orain arte eduki duten itxuratik nahiko urrun gelditzen dela.

Bestalde, interneten filmearentzat beste diseinatzaileek egindako kartelak ikus daitezke, niri Saw filmeetakoak gogorazi didatenak.


______________________________________________

En septiembre se estrenará la nueva película de Pedro Almodovar, La piel que habito, de la que ya se ha presentado la primera versión del cartel, aunque no se sabe si será el definitivo.
Para realizar el diseño se han imitado las láminas de Anatomía, Zoología o Botánica de los libros antiguos, consiguiendose un cartel con un estilo muy alejado de lo habitual en su filmografía.
Por otro lado, se pueden ver en internet algunos carteles realizados por otros diseñadores, siguiendo el estilo de las películas de la serie Saw. (Por lo menos a mí me lo recuerdan)



La piel que habito filmearen fotograma


Filmea ikusiterakoan, Juan Gattik kartela egiteko erabili duen irudia atrezzoan zegoela ikusi dut, filmearen fotograma honetan ikus daitekeena.
____________________________________________

Al ver la película me dí cuenta de que la imagen utilizada por Juan Gatti para realizar este cartel era parte del atrezzo, tal y como puede verse en el fotograma.