2014(e)ko urtarrila 31, ostirala

LA CENSURA FRANQUISTA EN EL CARTEL DE CINE



"La censura franquista en el cartel de cine" 

Bienvenido Llopis. notorius ediciones (Madrid, 2013) 

1. ed. 311 orr.

Pasa den abenduan liburu interesgarri hau argitaratu zen, jadanik bigarren edizioa kalean duena. Egilea Bienvenido Llopis da, Madrilgo Casablancako jabea, Madrilen dagoen  bildumagintza zinematograkioaren denda bakarrekoa. 
Llopisek urte askotan Espainiako zinema-kartel eta eskuko programak biltzen aritu ondoren liburua idatzi behar zuela pentsatu zuen, orain eskuartean daukaguna. Lan mardula, benetan!
Bikiniak handitu, bularrak ezkutuago jarri,  gonak luzeagoak marraztu, filmeen izenak aldatu, ... Hau guztia eta gehiago egin behar zuten gure diseinatzaileek sexua, abortoa, guda edo giza harremanekin zerikusia zuten gai eztabaidatsuak zirenak hain nabarmenak ez jartzeko. 
Hala ere, batzuetan, zensurari iruzur egitea posiblea izan zen, adibide harrigarriak liburuan ikusten ditugularik. "La bella del Yukon" (AEB, 1944) filmearen kartelean, adibidez,  protagonistak soinekoan dituen bi arrosen artean erdi izkutaturik zakil tente baten irudia dago.
Eta, filmeen izenburuetan ere, ezinezkoa egiten zaigu honako hauek argitaratuak izatea: "Un marido infiel" (1971), "Experiencia matrimonial" (1972), "La casa de las chivas" (1972), "Madres solteras" (1975)
________________________________________________

En diciembre del año pasado se editó este interesante libro, que ya tiene su segunda edición en las librerías. Su autor es Bienvenido Llopis, propietario de la tienda madrileña Casablanca. única en la capital que se dedica al  coleccionismo cinematográfico. 
Llopis se ha dedicado durante años a recopilar carteles y programas de mano españoles, pensando posterioremente que con todo ese material se podía editar en el libro que ahora comentamos.¡Un trabajo complicado y extenso!
Los bikinis se hacían más grandes, los pechos se tapaban, las faldas se alargaban, los títulos de las películas se cambiaban,... Todo esto y mucho más es lo que nuestros diseñadores debían hacer para que sus carteles fueran publicados, ya que todo lo relacionado con el sexo, el aborto, la guerra o las relaciones interpersonales, por ejemplo, se consideraba "sensible", era algo que se tenía que defender. 
Sin embargo, en algunos casos, se conseguía burlar a la censura, como en el caso del cartel de "La bella del Yukon" (USA, 1944), en el que entre las dos rosas que tiene el vestido de la protagonista aparece la imágen de un pene en erección. Una broma del cartelísta que no fue observada por los censores de la época.
En cuanto a los títulos de algunas películas parece imposible que en aquel momento aparecieran "Un marido infiel" (1971), "Experiencia matrimonial" (1972), "La casa de las chivas" (1972) o  "Madres solteras" (1975), por ejemplo.




2014(e)ko urtarrila 20, astelehena

BILBOKO ARATUSTEAK 2014


Epaimahikideek aukeratutako 6 kartelak Zabalguneko Udal Zentruan

Gaurdanik 24ra arte Bilboko Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko botaketan parte har dezakegu, epaimahaikideen iritziz onenak diren  sei kartel hauen artean
Botoa Zabalguneko Udal Zentruan bertan egin daiteke, kartelak ikusgai dauden lekuan, edo interneten bidez (Bilboko udaleko webgunean eta komunikabide laguntzaileetan). Ez dakit zergatik Zabalgunean epea 23an amaitzen den...
Erabilitako motiboak gehiegi ikusita badaude ere, nik baldosa warholianoarena edo "Asómate al carnaval" izenekoa aukeratuko nuke.
________________________________

Desde hoy hasta el día 24 podemos participar en la votación para elegir al cartel anunciador de los Carnavales de Bilbao entre las seis propuestas que previamente un jurado ha considerado como las mejores de entre las presentadas.
Se puede votar directamente en el Centro Municipal del Ensanche, donde están expuestos los carteles, o a travé de internet (En la web del Ayuntamiento de Bilbao o a través de las entidades colaboradoras). No sé por qué en el caso del Ensanche el plazo acaba el día 23... 
Aunque los motivos empleados en el diseño de los carteles, mis favoritos son el de las baldosas warholianas o el que lleva por título "Asómate al carnaval".


"Happy botxo"


"Agerian"


 "Kolorean eta itxurak"


"En Bilbao somos de carnaval"


"Un funeral de risa"


 "Asómate al carnaval"

2014(e)ko urtarrila 10, ostirala

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 1962


"10º Festival Internacional del Cine-San Sebastián, 9 al 18 junio 1962"

54,5 x 35 cm


Donostiako Zinemaldiaz hamar sarrera idatzi ondoren zinemaldiaren kartelei buruzko informazio zabala daukagu blog honetan. Sail Ofizialari dagokionez, edizio guztien kartelak argitaratuta daude, nahiz eta irudi batzuk oso kalitate txarrekoak eta zuri-beltzean izan. Kartel horiek edizio zaharrenenak dira. (Zinemaldiaren webgunean ere ez daukate hoberik!)
Kontua da Interneten bidezko salmentan 1962ko kartela erosi berria dudala. Hori dela eta, inprimatuta izan zen bezala ezagutzeko aukera dugu.
Hona hemen lehen neukan irudia eta nire bildumarena alderaketa egin dezagun...
________________________________________________

Después de diez entradas sobre la cartelería del Festival de Cine de San Sebastián en este blog tenemos información exhaustiva sobre el tema. En lo que respecta a la Sección Oficial están publicados todos los carteles, aunque en algunos casos (los que corresponden a las ediciones más antiguas) las imágenes sean en blanco y negro y su calidad no sea muy buena. (¡En la web del Festival tampoco las hay mejores!)
Hace poco he comprado a través de Internet el cartel de la edición de 1962, lo que nos permite conocerlo tal y fue concebido.
Aquí tenemos las dos imágenes del cartel, la que ya estaba publicada en el blog y la del cartel de mi colección...


Irudian fokoa eta zinema-kamera ikus daitezke, Joaquín Torres Garcia pintorearen irudi konstruktibistak gogorazten dizkigun konposizio batean. Bestalde, zinemaldiaren saria den maskorraren irudia birritan ikusten da, bere positiboa eta negatiboa balira bezala.
_______________________________________________

En el cartel aparecen un foco y una cámara cinematográfica en una imágen que recuerda a los dibujos constructivistas del pintor Joaquín Torres García (1874-1949). Por otro lado, podemos ver la imágen de la concha, premio del festival, en una doble versión, como si de su negativo y positivo se tratara.


Ez dakit nor den egilea, baina sinaduran José Ramón jartzen du. Ikertzen jarraituko dut.
___________________________________________________________________________

Desconozco quíén es el autor, pero en la firma pone José Ramón. Ya lo investigaré.