2012(e)ko maiatza 22, asteartea

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2012


Cine(tico) (Ángel Caño)

Donostiako Zinemaldiaren aurtengo kartel ofizialak jadanik ezagutzen ditugu.
Sail Ofiziala eta  Zabaltegi, Zuzendari berriak eta Horizontes Latinos sailetakoak kartel lehiaketa baten bitartez aukeratu dira. 443 egile ezberdinen 1307 proposamenen artean, sail bakoitzean 25 kartel aukeratu ziren herri botaketaren bitartez eta epaimahaikideek beste bost aukeratu zituzten, azken erabakia horien esku gelditu zela.
Sail ofizialarena Ángel Cañoren lana da. Zinemaldiaren 60. urteurrena betetzen denez, kartelak zifra hori du protagonista, zinearen asmakuntza baino lehenago zegoen traumatropo jostailuaren mugimenduaz adierazita.

Hemen dago traumatroporen funtzionamendua azaltzen duen bideoa...
_____________________________________

Ya conocemos los carteles de la próxima edición del Festival de Cine de San Sebastián.
Los correspondientes a la sección oficial, Zabaltegi, Nuevos Directores y Horizontes Latinos han sido elegidos mediante un concurso de carteles. De entre 1307 propuestas de 443 autores diferentes se seleccionaron en cada sección 25 mediante votación popular y  otros 5  directamente por el jurado, que tuvo la última palabra para elegir a los ganadores.  
El cartel de la Sección Oficial es obra de Ángel Caño. 
Como este año se celebra la 60ª edición del festival, el protagonismo del cartel está en esta cifra, aquí presentada con el movimiento del traumatropo, jueguete anterior a que fuera inventado el  cine. 

En el siguiente vídeo se puede ver el funcionamiento del traumatropo...


Zabaltegirena Iñigo Beldarrainen diseinua da, 60ko hamarkadaren The planet of the apes filme ospetsuaren azken eszenari omenaldia eginda. Filmean aurkikuntza harrigarria gertatzen den bitartean, hemen protagonistek Z erraldoia aurkitzen dute, Zabaltegiren ikurra bihurtu dena. (Ikusi besterik ez dago aurtengo diseinuetan edo aurretikako urteetan zenbat bider agertzen den) 
________________________________________

El cartel de Zabaltegi, diseño de Iñigo Beldarrain, es un homenaje a la escena final de The planet of the apes. Mientras que en la película del 68 los protagonistas realizan un descubrimiento asombroso, en el cartel descubren una Z gigantesca, letra que se ha convertido en el símbolo de Zabaltegi. (No hay más que ver cuantas veces se repite en los carteles de pasadas ediciones o en los presentados este año)


El planeta de los Zimios (Iñigo Beldarrain)


The planet of apes (Franklin J. Schaffner, 1968)

Zuzendari berriak sailarena Pedro Rodriguezek egin du, antza denez, Valentina Adorniren argazki bat erabilita. 
Horizontes Latinosena Toni Pontik diseinatu du, buelta eginda dagoen HegoAmerikako hiria ematen duena agertzen dela (Benetan Bartzelona omen da).
Gehien gustatzen zaidana HORIZONTES hitza da, benetako zerumugan sartuta ematen baitu. 
________________________________________

El cartel de Nuevos directores ha sido realizado por Pedro Rodriguez, utilizando una fotografía de Valentina Adorni.
El de Horizontes Latinos ha sido diseñado por Toni Ponti. Presenta la  fotografía dada la vuelta de una ciudad  que puede ser sudamericana. (En realidad es Barcelona)
Lo que más me gusta del cartel es cómo aparece la palabra HORIZONTES, que parece que está desapareciendo en el verdadero horizonte...


Quién es quién (Pedro Rodriguez)


Latin City (Toni Pontí)

Beste sailetakoak Roberto Cuetorenak dira (Eurosintesisekin batera eginda)
Egia esan, ez daukate interes gehiegirik. Georges Franjurena egiteko Nuits rouges filmearen protagonistaren irudia erabili da. Beste bi sailen kasuetan, aldiz, The hangover (Resacón en las vegas) eta Norteado filmeen irudiak erabili dira zuzenean.
________________________________________

Los carteles de las otras secciones han sido realizados por Roberto Cueto con la colaboración de Eurosíntesis.
No me parece que tengan demasiado interés. En el de la retrospectiva dedicada a Georges Franju se ha realizado una reinterpretación de su película Nuits rouges y en los carteles de las otras dos secciones se han usado directamenrte imágenes de las películas The hangover (Resacón en las Vegas) y Norteado.


Georges Franju (Roberto Cueto & Eurosintesis)


Nuits rouges ( Georges Franju, 1974)


Very Funny Things (Roberto Cueto & Eurosintesis)




The hangover (Tood Phillips, 2009)


En construcción-10 años con el cine latinoamericano (Roberto Cueto & Eurosintesis)




Norteado (Rigoberto Pérezcano, 2009)

BIBLIOGRAFIA: GUDAK



Atlas ilustrado de carteles de la guerra civil española 

De Andrés Sanz, Jesús. Susaeta (Madrid) 235 orr.


Orain dela gutxi liburu hau oparitu zidaten. 
Oso interesgarria da guda zibilean aritu ziren bi bandoen ikuspegiak ikustea, bakoitzaren estetika ezberdina agerian dagoela. Nire ustez, askoz interesgarriagoak dira errepublikarrak, garaiko arteari lotuagoak direlako. Nazionaleenak, aldiz, pobreagoak dira eta  zaharragoak ematen dute.

Liburu honez gain, hauek dira guda kartelei buruz ditudan liburuak...
________________________________________________

Hace poco me regalaron este libro.
Es muy interesante ver contrastados los carteles de los dos bandos de la guerra civil, tanto por su visión como por la estética totalmente diferente. Me parecen mucho más interesantes los carteles republicanos que están relacionados con el arte más actual de la época. Los correspondientes al bando nacional, sin embargo, son más pobres y con una estética anticuada.

Además de este libro, estos son los que tengo sobre el tema de la guerra...


Carteles de la guerra (1936-1939)-Colección Fundación Pablo Iglesias 

Guerra, Alfonso; García, Manuel; Aróstegui, Julio;Jackson, Gabriel; Brihuega, Jaime & Satué, Enric Ludwerg ediciones (Barcelona, 2004) 1. ed. 157 orr.


The first world war in posters 

Darracot, Joseph. Dover publications, Inc (New York) 71 orr.



Los carteles de la segunda guerra mundial 
(La propaganda impresa como instrumento de guerra psicológica)


Crónica militar y política de la segunda guerra mundial-9. Askoren artean. Sarpe. Madrid (1978) 390 orr.



2012(e)ko maiatza 11, ostirala

LONDRES 2012


Work No. 1273 (Martin Creed)

Aurtengo Joku Olinpikoak Londresen ospatuko dira. Britainia Handiko hiriburuan antolatu dira bigarren aldiz, 1948an ere  bertan  izan zirelako. Bigarren Mundu Gerra osteko lehenengo Joku Olimpikoak izan ziren haiek, "Austeritate Jokuak" deitu izan zirenak, orduko egoera ekonomikoa larria zenez, beharrezko gastuak baino ez zirelako egin.
________________________________________

Los Juegos Olímpicos de este verano se celebran en Londres. Es la segunda vez que la ciudad británica es sede de los Juegos, ya que también se celebraron allí en 1948. Aquellos se conocen como los "Juegos de la austeridad", ya que fueron los primeros tras la Segunda Guerra Mundial y la situación económica no permitía grandes gastos. 


(1948)

1948ko kartela oso klasikoa izan zen. Atzeko partean Big Ben  ikusten da, Jokuak hasi ziren ordua markatzen duela, eta, horren aurrean, Diskoboloa eta eraztun olinpikoak.   
Aurtengo kartelak, aldiz, beste itxurakoak dira, modernoak,  Britainia Handiko artista ezagunek diseinatutakoak. (Esan beharra daukat nik ez ditudala ezagutzen...)
Hemen dauden lehenengo seiak Joku Olinpikoei dagozkie eta beste seiak Paraolinpikoei...
1- Work No 1273-Podium moduko bat irudikatzen da, maila bakoitzak eraztun olinpiko baten kolorea duela. COIren esanetan kolore horiek Jokuen unibertsaltasuna adierazten dute, munduko herrialde guztien banderek horrelako kolore bat behintzat dutelako. Hala ere,  jende askok pentsatzen du kolore bakoitzak kontinente bat adierazten duela. 
2- Divers-Igerilari baten hankak direla ematen du, igerilekua baita ingurua. Hala ere, gimnasta batenak izan litezke, eraztun olinpikoekin ari direla dirudi eta.
3- Swimming. Lehen begiradan konposizio abstraktoa dela ematen badu ere, igerilari baten irudia da.
4- For the unknow Runner-Greziako keramika klasikoaren irudi gaurkotua.
5- Rose rose-Marradun kartel koloretsua. Igerilekuko kaleen irudia izan liteke?  
6- LOndOn 2012-Eraztun olinpiko multzoa, botila edo edalontzien beheko aldea erabilita  inprimatzeko.
7- Superhuman nude-Atleta biluzi baten irudi abstraktoa.Gutxien gustatzen zaidan kartela izan daiteke...Gainera, testua ez da gehiegizkoa?
8- GO-Kronometroa eta GO hitza batera, leihaketa hasteko momentua adierazteko.
9- Birds 2010-Bi txorik elkarrengana mokoa hurbiltzen dute. Ba al dauka honek zerikusirik Joku Olinpikoekin?
10- Capital-... eta, zirkulu eta hostoek? Gurpildun aulkia tenis jokaldian irudikatzen omen du.(!!)
11- Big Ben 2012-Big Benen bertsio geometrikoa, ia konstruktibista dena.
12- Love-Hemen mezua idatzia da, testua protagonista bakarra baita.

_____________________________________

El cartel del 48 es muy clásico. En la parte posterior se puede ver al Big Ben que marca la hora de inicio de los Juegos. Delante de él aparecen el Dicóbolo y los anillos olímpicos. 
Los carteles de este año son de un estilo moderno y han sido diseñados por artistas británicos muy conocidos. (Tengo que decir que no lo son para mi...)
Los seis primeros corresponden a los Juegos Olímpicos y los otros seis a los Paraolímpicos...
1- Work No 1273- Unas barras horizontales, cada una de ellas del color de un anillo olímpico. nos dan la idea de un podium. Según el COI, estos colores quieren expresar la universalidad de los Juegos, ya que las banderas de todos los paises del mundo tienen al menos uno de ellos. Sin embargo, está muy extendida la idea de que cada uno de esos colores representa a un continente.
2- Divers-Por lo que indica el fondo del cartel se trata de las piernas de un nadador, aunque por su posición parece tratarse de un atleta. (¿Está manipulando los anillos olímpicos?)
3 Swimming-Aunque al mirarlo por primera vez parece tratarse de una composición abstracta, en seguida nos damos cuenta que representa a un nadador.
4- For the unknow Runner-Versión moderna de la iconografía de la cerámica clásica griega.
5- Rose rose-Composición con rayas de diferentes colores que pueden representar las calles de una piscina. 
6- LOndOn 2012-Conjunto de anillos olímpicos que han sido impresos con la parte inferior de una botella o vaso. 
7- Superhuman nude-Imagen abstracta de un atleta desnudo. Es quizás el cartel que menos me gusta. Y... ¿no es excesivo poner tanto texto en un cartel?
8- GO-El cronómetro en el momento de comenzar la competición tal como nos indica la palabra "go".
9- Birds 2010-¿Dos pájaros que juntan sus picos tienen algo que ver con unos Juegos Olímpicos?
10- Capital-Y...¿las hojas con dos círculos? Dicen que representa una silla de ruedas en un partido de tenis.(!!)
11- Big Ben 2012-El Big Ben en versión geométrica, casi constructivista.
12- Love-En este caso el protagonista es el texto, el mensaje está escrito.


Divers (Anthea Hamilton)


Swimming (Howard Hodgkin)


For the unknow Runner (Chris Ofili)


Rose Rose (Bridget Riley)


LOndOn 2012 (Rachel Whiteread)


Superhuman nude (Fiona Banner)




Birds 2010  (Tracey Emin)


Capital (Gary Hume)


Big Ben 2012 (Sarah Morris)


Love (Bob & Roberta Smith)

Eta hemen dago logotipoa (Wolf Ollins agentziak diseinatutakoa eta 400.000 libra kostatu zituena) ...
Ezkerraldean dagoena Joku Paraolinpikoena den bitartean, besteak  Joku Olimpikoenak dira, aldaketa bakarra kolorea dela. (Logoa karteletan ikus daiteke beheko aldean, eskuman)
Logotipoak 2012 data adierazi nahi du eta, egia esan, oso eztabaitsua izan da ezagutzera eman zenetik, logotipoaren trukatzea ere eskatzen zutela askok.
_______________________________________

Y este es el logotipo (diseñado por la agencia Wolf Ollins y con un costo de 400.000 libras)...
El de la izquierda corresponde a los Juegos Paraolímpicos y los demás, cuya única diferencia es el color, a los Juegos Olímpicos. (El logo se puede ver en los carteles en la parte inferior derecha)
El logotipo representa al 2012 y fue muy polémico en su momento, pidiéndose en ámplios sectores que fuera sustituido por uno nuevo.



2012(e)ko maiatza 3, osteguna

FANT 2012


FANT 18 

ekai publicidad  (2012)

Maiatzaren 4tik 10era arte aurtengo FANT zinemaldia izango dugu Bilbon, zine fantastikoa maite dutenentzako urteroko zita, hain zuzen ere.
Iaz bezala kartelean Bilbo apokaliptikoa irudikatzen da. Oraingo honetan Salve zubi aldean herensuge talde batek egiten duen  erasoa ikusten da, sua botaz eta Bilbobusen autobus gorri bat ere goraka bidaltzen dutela.  
Gaur argazki batzuk atera ditut, Bilbo ezagutzen ez dutenek Salve zubia koka dezaten... Guggenheim Museoaren ondoan dago. Zehazki esanda, museoa bere azpitik ere eraikita dago. Bestalde,  Daniel Buren artistak zubia moldatu zuen orain dela urte batzuk, arku gorriak gehitu zizkiola, bata goiko aldean eta bestea behekoan.
Argazkietan Bilbobusen autobusa ere ikus daiteke eta hiriaren erdian dauden kartel batzuk ere. Egia esan, FANT zinemaldiarenak direla argi ikusten da, baina  zer dagoen irudikatuta asmatzea ez da erraza, oso hurbil ez bazaude behintzat
_________________________________________

Desde el día 4 hasta el  10  de mayo se celebra en Bilbao la  18ª edición  del FANT, cita anual para los amantes del cine fantástico en la ciudad.
Como ya ocurría el año pasado, en el cartel de este año se presenta un Bilbao apocalíptico. En este caso, podemos ver el ataque de unos dragones que lanzan fuego e incluso elevan un autobús en la zona del puente de La Salve.  
He sacado hoy algunas fotos que pueden ser de ayuda para que aquellos que no conocen Bilbao puedan situar el puente de La Salve. Está al lado del Museo Guggenheim. Bueno, para ser exactos, incluso una parte del museo está construida debajo del puente. Por otro lado, hace algunos años, el artista Daniel Buren llevó a cabo  una intervención en el puente, añadiendo sendos arcos en la parte superior e inferior.
En las fotos también se pueden ver los autobuses rojos de Bilbobus y los carteles-banderolas que hay colocadas por la ciudad. Enseguida se distingue que son carteles del FANT, pero, a decir verdad, si no estás cerca cuesta darte cuenta de qué está representado en el dibujo.