2015(e)ko urtarrila 23, ostirala

GUEZALAREN KARTELA


Corridas generales.Bilbao.Agosto 1931

Antonio de Guezala y Ayrivié 

Hauxe da eskuratu dudan azken kartela. 
Antonio de Guezalaren kartel klasikoa da, 1931ko Bilboko zezenketak iragartzen zituena. Beti oso modernoa iruditu zait garai haietarako!
Toreatzaileak kotxez zezenplazara heltzen diren momentua irudikatzen da. Kotxeko atea plazako mutil batek zabaltzen du eta, atzeko partean, zaldiaren gainean, pikadorea daukagu. Guztien atzean, herriko jendea, besteon antzera aurpegia zirriborraturik baino ez dutenak.
Antonio de Guezala Bilboko artistarik kosmopolitena izan zen bere garaian. Bere margogintzan (karteletan eta ex-librietan ere) modernismoaren eragina nabarmena zen, geroago kubismoa edo futurismoren kutsua hartu bazuen ere. 
Euskal Artisten Erakundearen kidea izan zen, eta Erakundearen lehendakaria izatera ere heldu zen. 
________________________________________________

Este es el último cartel que he conseguido.
Es un cartel clásico de Antonio de Guezala, que anunciaba las corridas de toros de agosto del 1931 de Bilbao. Siempre me ha parecido muy moderno para su época.
En la imágen se ve a los toreros que llegan a la plaza en coche, cuya puerta es abierta por un mozo. En segundo plano está el picador a caballo y, detrás de él, la gente que observa la escena. 
Es de destacar que las caras de todas las personas sólo están esbozadas...
Se considera a Antonio de Guezala uno de los artistas bilbainos más cosmopolita de su época. Su pintura (también carteles y ex-librus) estuvo en un principio influenciada por el modernismo, para evolucionar hacia el cubismo y futurismo, imperantes en la Europa del momento. Fue integrante de la Asociación de Artistas Vascos, importante grupo artístico del país, de la que llegó a ser presidente. 

2015(e)ko urtarrila 21, asteazkena

BILBOKO ARATUSTEAK 2015-IRABAZLEA

"Carnaval splash"

Daniel Castelló Muñiz

Atzo erabakiaren berri eman zen: Bilboko Aratusteak iragarriko dituen kartela "Carnaval splash" izenekoa izango da. 
Hiriko kartel lehiaketetan behin baino gehiagotan finalista izandako Daniel Castelló da aurtengo kartelaren egilea. Zorionak!! Bazen garaia!
______________________________________

Ayer se dió la noticia: el cartel anunciador de los carnavales bilbainos será el que lleva por lema "Carnaval splash".
Es obra de Daniel Castelló, que ya ha sido en varias ocasiones finalista en los concursos de carteles de la villa. ¡Felicidades!  ¡Ya era hora!


"Sardina, voy a por tí" izeneko kartela Bilboko Udalaren webgunean boto gehien atera zuena da, baina deskalifikatuta gelditu dela pentsatzen dut, botaketa amaitu baino lehenago bere egilearen izena ezagutzen zelako eta  aurretik  Cartagenako aratusteen kartel lehiaketan aurkeztu zelako. Cartagenan izan zen erakusketaren bideoan ikus daiteke. (7 zenbakidun kartela)
____________________________________________________________

Supongo que el cartel "Sardina, voy a por tí", que consiguió la mayoría de los votos en la web del ayuntamiento, ha sido descalificado, ya que se conocía el nombre del autor antes de acabar las votaciones y, además, ya fue presentado al concurso de carteles del carnaval de Cartagena, como puede verse en el video de la exposición cartagenera. (cartel nº 7)



2015(e)ko urtarrila 13, asteartea

BILBOKO ARATUSTEAK 2015



Aukeratutako 6 kartelak Terminus eraikinean/Los 6 carteles seleccionados en el edificio Terminus

Jadanik ezagunak dira Bilboko Aratusteen Kartela aukeratzeko lehiaketako sei finalistak eta ikusgai daude Bilboko Terminus eraikinean (plaza biribilean dagoen Turismo Bulegoan)
12tik 16ra arte botaketa zabalik dago. Terminus eraikinean zuzenean  egin daiteke, bertan dagoen hautesontzian, eta, interneten bidez Bilboko Udaleko webgunean eta komunikabide laguntzaileen webguneetan ere.
Aurten, botaketa garbiagoa izango delakoan, hautesle bakoitzak bere NAN zenbakia jarri beharko du, horrela boto bana baino ezingo da eman.
Zortea bi kartelgile lagunei!!
________________________________________

Ya se conocen los seis finalistas del Concurso de Carteles de Carnavales de Bilbao, estando expuestos en el edificio Terminus (oficina de Turismo que está en la plaza circular)
La votación popular para elegir el cartel anunciador está abierta desde el día 12 al 16. Se puede votar presencialmente en el edificio Terminus, para lo que se ha colocado una urna. Además se puede botar a través de Internet, en la web del Ayuntamiento de Bilbao o en las webs de los medios de comunicación colaboradores.
Como novedad, este año todo votante deberá dar su número del DNI, de modo que la votación sea más transparente.
¡Suerte a los dos cartelistas amigos!





"Bakailo burbuilak"


"3181  Méndez Núñez"


"Carnaval splash"


"Sardina, voy a por tí"


"Con bigotes y a lo loco"


"Tucan ra me suena"

2015(e)ko urtarrila 6, asteartea

ZINE KARTELAK 2014


"Frank"

Hauek dira hanhemenka ikusi ditudan 2014ko zine kartelak eta interesgarriak iruditu zaizkidanak. Haietariko batzuk gure pantailetan oraindik ikusi gabeko filmeenak dira eta kasu batzuetan jatorrizko kartela eta Espainiakoak jarri ditut haien arteko aldea ikusteko.
Oso erakargarria iruditu zait La Bocak diseinatutako "Red Army" filmearena, garai sobietarraren propaganda kartelen itxura duena. (La Bocak  bere garaian "Black Swan" filmearen kartel bilduma berezia diseinatu zuen)
___________________________________________

Estos son algunos de los carteles cinematográficos que me han parecido más interesantes de los vistos durante el 2014.
Algunos son de películas todavía no estrenadas en nuestros cines, al menos que yo sepa. 
En algunos casos he puesto el cartel original junto al cartel español para poder compararlos.
Me ha parecido muy atractivo el de "Red Army" que juega con el estilo de los carteles propagandísticos  soviéticos. Está diseñado por La Boca, que ya se encargó del diseño de los carteles de "Black Swan" en su momento.


"The strange little cat"


"Borgman"


"Red army"


"Exodus" (AEB)


"Exodus" (Espainia)


"The grand Budapest hotel"


"El gran hotel Budapest" (Espainia)


"The final member"


"When my sorrow died"


"Loreak"



"Magical girl"