2013(e)ko maiatza 29, asteazkena

EL SOL 2013


El Sol 2013-1

Bihartik hasita eta hiru egunetan Bilbon El Sol lehiaketa izango dugu, iragarkien zinemaldia latinoamerikarra deitu daitekeena. Egun hauetan Bilbon hiru motako kartelak ikus ditzakegu, hirurok eguzkiaren irudiarekin jokatzen dutenak...
_____________________________________

Desde mañana y durante los próximos tres días se celebra en Bilbao el festival latinoamericano El Sol  dedicado a los anuncios publicitarios. 
Estos días podemos ver en Bilbao los tres modelos utilizados para anunciar el festival, los cuales juegan con el tema del sol...




El Sol 2013-2



El Sol 2013-3




2013(e)ko maiatza 17, ostirala

HOMOFOBIARIK EZ


Homofobiarik ez (2013)

Maiatzaren 17a Homofobiarik aurkako nazioarteko eguna denez, hona hemen aurten Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako kartela. Bertan Iñaki Goirizelaia ikus daiteke, Herriko Unibertsitateko erretorea dena, ikasle batzuen ondoan.
Iaz ateratako kartelean, aldiz, Bilboko Athletic Clubeko bi jokalari agertzen ziren, Iraia Iturregi emakuzmezkoen taldekoa, eta Carlos Gurpegi, gizonezkoena, Josu Urrutia Clubeko presidentearekin batera.
________________________________________

Hoy, 17 de mayo, se celebra el Día Internacional contra la Homofobía.
Este es el cartel editado por la Diputación Foral de Bizkaia en el cual se puede ver al rector de la Universidad del País Vasco, Iñaki Goirizelaia, junto a algunos alumnos y alumnas. En el cartel del año pasado aparecían dos jugadores del Athletic Club de Bilbao, Iraia Iturregi del equipo femenino, y  Carlos Gurpegi del masculino en compañia de Josu Urrutia, presidente del Club.




Beste kartel batzuk ere bildu ditut, 2006an Alemaniako munduko futbol txapelketaren garaian erabilitakoa, "Átame" filmearen kartela imitatuz "Bésate"  izenburuz atera zena, eta, aspaldian beste sarrera batean argitaratu nituen kartel batzuen kanpainako bat, Nacho Duato dantzaria protagonistatzat duena.
_______________________________________

Aquí están otros carteles sobre el tema. El editado para el mundial de fútbol de Alemania del 2006, el cartel que lleva por título "Bésate" y que imita al de "Átame", película de Pedro Almodovar, y el de Amnistia Internacional que tiene como protagonista al bailarín Nacho Duato y que forma parte de una campaña de la que dí cuenta en una entrada anterior.



(2006)


Bésate


¡Átame!

Juan Gatti (1990)


Amnistia Intenacional (2006)

Amnistia Intenacionalen kartelak honela dio:

"Nacho Jamaikan biziko balitz, seguraski honela egongo zen. Atxilotuta, poliziak bortizki torturaturik eta 10 urteko zigorra izateko kondenaturik, homosexuala izateagatik soilik. 70 herrialde baino gehiagotan, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak gobernuek torturatuak eta izaten dira, eta sexu nortasunagatik erahilak ere."
___________________________________________

Este cartel de Amnistia Internacional dice:

"Si Nacho viviera en Jamaica probablemente acabaría así. Detenido, torturado con brutalidad por la propia policía y condenado hasta 10 años de cárcel, solo por ser homosexual. En más de 70 países, gays, lesbianas, bisexuales y trangénero siguen siendo torturados, perseguidos por sus gobiernos o incluso ejecutados a causa de su orientación sexual."

CADA VEZ QUE TE EMBORRACHAS...



Cada vez que te emborrachas te separas de las cosas que más te importan

FAD (2013)

Hauxe da FADen azken kanpaina, alkoholaren gehiegizko erabileraren ondorioak aurkezten dizkiguna. Ez da batere atsegina, baina alkoholak harreman pertsonaletan sortzen duen eragina era efektiboan ikusten dugu.
________________________________________

Esta es la nueva campaña de la FAD, Fundación de Ayuda a la Drogadicción. En ella se nos muestra de una forma cruda cuáles pueden ser los efectos del uso abusivo del alcohol sobre las relaciones personales.
Los vídeos son bastante desagradables...


2013(e)ko maiatza 10, ostirala

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2013


Sail Ofiziala/Sección Oficial-2013

"Óptico"

Toni Ponti



Hona hemen Donostiako aurtengo zinemaldiaren kartelak. Lehenengo bostak lehiaketa baten bitartez aukeratuak izan dira eta beste hirurak zuzenean enkargatu. 
Gehien gustatu zaizkidanak Sail Ofizialarena eta Perlas sailekoak dira. Lehenengoaren egilea Toni Ponti argazkilari kataluniarra da, iaz Horizontes Latinos Sailekoa egin zuena. Obturadorea eta ikuslearen begiaren irudirekin jokatzen du, hondo beltz batean gainean marra koloretsu konzentrioekin adierazten duelarik.
Perlas Saileko kartelean tanta baten garapena erakusten zaigu, filme baten sorkuntzan dauden faseak adierazi nahi duela.
__________________________________________

Estos son los carteles de las diferentes secciones del Festival de Cine de San Sebastián de este año. Los cinco primeros han sido elegidos a través de un concurso de carteles (un poco, sui generis, todo hay que decirlos). El resto han sido encargados directamente.
Los que más me han gustado son los de las Secciones Oficial y  Perlas. El primero es obra del fotógrafo catalán Toni Ponti, autor del cartel de Horizontes Latinos del año pasado. En el cartel se utiliza como motivo el obturador fotográfico y el ojo del espectador, por medio de una serie de líneas concéntricas de diferentes colores.
En el caso del cartel de la sección Perlas, se puede ver la formación de una gota, como queriendo expresar las diferentes fases por las que pasa una película hasta que es exhibida.



Zabaltegi-2013

"Sin límites"

Maialen Etxaniz



Perlas-2013

"Gota a gota"

Beatríz Galván de la Rosa


Nuevos directores-2013

Berriak

Lander Telletxea


Horizontes latinos-2013

"Ciudad"

Oliver Meneses


Naghisa Oshima


Animatopia

Savage Cinema

2013(e)ko maiatza 5, igandea

FUNCIÓN SOCIAL DEL CARTEL


"Función social del cartel"

Josep Renau. Fernando Torres Editor. Valencia (1976)

100 orr. eta 50 irudi


Kartelgintzaren bibliografian liburu klasikoa dugu honako hau.  Agortuta dago eta zaila da aurkitzea eta erostea...
Bertan Josep Renauk gaiari buruz idatzi zituen idazki guztiak batzen dira. 1937an Nueva Culturan argitaratu zuen entseiuaz gain, Ramón Gaya margolariak horri erantzunez bidalitako gutuna eta Renauren erantzuna irakur daitezke, 1961an Berlinen erbesteratuta bizi zenean idatzitako artikuluak bezala, Carteles de paz izeneko atalean bildu zirenak.
Testuak hornitzeko 50 kartel ospetsuen irudiak ere ikus daitezke, haien artean Renauren kartelgintzaren adibide batzuk.
1937ko edizio hori interneten irakur daiteke eta orduan erakusten ziren kartelak ikusi. Lotura honetan kontsulta daiteke.
Josep Renau Arte Ederretako Zuzendaria izan zen Errepublika garaian, El Prado Museoko artelanak bonbardaketez salbatu zirenean Madrildik eramatea erabaki ondoren.
Frantziara joan behar izan zuen, gero Mexikora eta, azkenean, Alemaniara.
Artista osoa izan zen, baina batez ere bere kartelak dira apreziatuak mundu osoan, batez ere gerrakoak eta zinemakoak. Hurrengo sarrera baterako utziko ditut...
__________________________________________

Este libro es un clásico de nuestra bibliografía sobre cartelismo. Está agotado y es muy dificil encontrarlo a la venta...
Se trata de la recopilación de todos los textos escritos por Josep Renau sobre el tema, empezando por el famoso ensayo editado por Nueva Cultura en 1937 y continuando por la carta que el pintor Ramón Gaya envió al autor una vez leido el libro y la respuesta que éste escribió. Además se añaden los articulos que Remau escribío en su exilio alemán en 1961, que aparecen en el capitulo llamado Carteles de paz. 
Para ilustrar las explicaciones del libro se añaden imágenes de 50 carteles famosos, incluyendo varios ejemplos del propio autor.
La edición de 1937 puede leerse en internet, y se pueden ver las imágenes que entonces aparecían. Este es el enlace.
Jose Renau fué Director de Bellas Artes durante los años de la guerra civil, cuando las obras de arte del Mueo del Prado fueron trasladadas desde Madrid  a otros lugares para salvarlas de los bombardeos.
Tuvo que irse a Francia, luego a Méjico y posteriormente a Alemania.
Era un artista muy completo pero  sobre todo es reconocida su labor como cartelista. Pero esto lo dejo para una futura entrada...