2011(e)ko uztaila 27, asteazkena

ZEUREAN ALA NIREAN?


Nola itzuli, zeure autoan ala nirean?

(2011)

Trafiko kanpainetako iragarkiak oso gogorrak izaten dira. Ez dakit horrelakoak izan beharko diren... baina halaxe izaten da azkenaldi honetan.
Eusko Jaurlaritzaren 2011ko kanpainako kartelak dituzue hemen...
Nola itzuli, zeurean edo nirean? galdetzen du funerariako gizonak. Bakoitza berean itzultzea egokiena da, ez da?
______________________________________

Las campañas publicitarias de tráfico suelen ser muy duras. No sé si debe ser así, pero últimamente todas son del mismo pelo. 
Aquí están los carteles de la campaña del Gobierno Vasco correspondientes al 2011...
El señor de la funeraria pregunta: ¿Volvemos en tu coche o en el mío?
Que cada uno vuelva en el suyo ¿no?


¿Volvemos en tu coche, o en el mío?

(2011)




Eta hauek dira kanpainako kartelak metro geltokietan...                                                    /Y estos son los carteles  de la campaña en las estaciones del metro...



2011(e)ko uztaila 14, osteguna

JOSI, PUNTUA EGIN, GURUTZE-PUNTUA,...


Balenciaga, el diseño del límite 

Herederos de Rowan (2010)

Hauxe da Bilboko Arte Eder Museoan egon zen Cristobal Balenciagari buruzko erakusketaren kartela, Herederos de Rowan agentziak diseinatutakoa. Jostunaren irudia hariz egindakoa da , testua bezala. Oihal zatiak eta botoia ere gehitu ziren, oso kartel originala eta ederra osatuz.


Honetan bezala, jositako edo artilez egindako motiboak erabiltzen diren kartelak bildu ditut sarrera honetan.

Hurrengo kartel bi hauetan gurutze-puntua erabili zen. Coen anaien Fargo filmearen kartelean, irudia osatzeko erabili den orratza ere ageri dela. Gure artean ezagutzen dugun kartela baino askoz landuagoa eta ederragoa da. 
Bestea, Chema García Ibarraren Protopartículas laburmetraiarena da, 2011ko Sundanceko zinemaldian arrakastatsu gertatu zen filmearena.
_________________________________

Este es el cartel que la agencia Herederos de Rowan diseñó para la exposición sobre  Cristobal Balenciaga que se llevó a cabo en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. La imagen del modisto y el texto se realizaron con hilo. Además se incorporaron varias telas y un botón. El resultado es un cartel muy original. Me parece excelente.

En esta entrada he recopilado algunos carteles que utilizan motivos cosidos o realizados con lanas...

En los dos carteles siguientes se usó el punto de cruz. 
En el caso del de  la película Fargo de los hermanos Coen, además se incorporó la figura de la aguja con la que presuntamente se realiza la composición. Se trata de un cartel mucho mejor que el que ha anunciado la película por estas latitudes.
El otro corresponde al cortometraje Partículas de Chema García Ibarra, película que tuvo  muy buena acogida en el festival de Sundance de 2011.



Fargo (1996)


Fargo (1996)


Protopartículas (2010)


Eta puntua protagonista bi kartel hauetan: Frantziako La domination masculine dokumentalari dagokiona eta Bilboko 2010eko Fant zinemaldiarena (jadanik beste sarreran jarri nuena)
__________________________________________

Y el punto es el protagonista del cartel del documental francés La domination masculine o  del Fant del 2010 (que ya lo publiqué en otra entrada)



La domination masculine (2009)


Fant 16 (2010)

2011(e)ko uztaila 5, asteartea

LA PIEL QUE HABITO-2


La piel que habito (2011)

Jadanik Pedro Almodovarren azken filmearen behin betiko kartela ezagutzen dugu.
Kartela egiteko filmeraren fotograma bat erabili egin da,  nire ustez, photoshoparen eragina gehiegizkoa dela, azkenean pertsonaiek argizarizkoak ematen  dute eta. Argazkia eta  kartel margotuaren artean gelditzen da...
Askoz interesgarriagoa zen egindako lehen proposamena, aintzinako Anatomia, Zoologia eta Botanika liburuen irudiak imitatzen zituena. Antza denez, kartel hori Juan Gattik egindakoa zen, eta beste marrazki batzuekin batera erakusketa batean ikusi ahal izango da irailean Fresh Galleryn.
Juan Gattik Almodovarren beste filme batzuen  kartelak diseinatu ditu (Átame, Mujeres al borde de un ataque de nervios, Kika,...) kreditu-tituluak bezala.
__________________________________

Ya se conoce el cartel definitivo de la nueva película de Pedro Almodovar, La piel que habito.
Para diseñar el cartel se ha tomado un fotograma de la película, que tras un uso excesivo del photoshop, en mi opinión, ha quedado a medias entre el cartel fotográfico y el pintado, ya que los personajes quedan como si fueran de cera.
A mí me gustaba mucho más la primera propuesta, que imitaba a las ilustraciones de los libros antiguos de Anatomía, Botánica y Zoología. Según parece es obra de Juan Gatti, que junto a otros trabajos suyos podrá ser vista en la  exposición que se inaugura en septiembre en la Fresh Gallery.
Juan Gatti ya ha diseñado carteles para diversas películas de Almodovar (Átame, Mujeres al borde de un ataque de nervios, Kika,...). así como algunos títulos de crédito.



La piel que habito filmearen fotograma

Pedro Almodovarrek kartela aurkeztu zuenean ikusi ahal izateko, lotura uzten dut...

____________________________________________________

Dejo el enlace para poder ver la presentación del cartel por parte de Pedro Almodovar...