2015(e)ko maiatza 29, ostirala

EL SOL 2015



El Sol (2015)

Egun hauetan Bilbon "El Sol" publizitate zinemaldia dugu berriro. 
Aurtengo kartelak bi koloreetan ikusi ditugu, hondo horiarekin edo urdinarekin. Motiboa zinemaldiaren logoa da. Oso kartel pobrea, benetan.

________________________________________________________________

Durante estos días se vuelve a celebrar en Bilbao el Festival Iberoamericano de Comunicación Publicitaria.
Hemos podido ver dos versiones del cartel, variando solamente el color del fondo, amarillo o azul. El motivo es el logo del Festival. Un cartel muy pobre...



El Sol Zinemaldiaren logoa

2015(e)ko maiatza 9, larunbata

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2015


Hauek dira  Donostiako aurtengo Zinemaldiaren kartelak, atzo ezagutu genituenak.
Sail bakoitza iragarriko duen kartela aukeratzeko herritarren arteko bozketan 10 kartel aukeratu ziren  eta antolakuntzaren esku beste hamarren aukeraketa gelditu zen. Hogei horien artean irabazlea epaimahaiak aukeratu zuen...
________________________________________________

Estos son los carteles del Festival de Cine de San Sebastián de este año, carteles que conocimos ayer.
Para la elección del cartel de cada sección se seleccionaron 10 por votación popular y otros diez fueron elegidos por el jurado. De entre esos 20 de cada sección el jurado ha tenido la última palabra...





Sail Ofiziala/Sección oficial  ("El espectador")

Matías Francolino & Blanka Barrio

Sail Ofizialaren kartela oso kolorista da, baina arraro samarra. Bere asmoa "zinemak ikusleen zentzumenei eragiten dien gozamena irudikatzea da. Errealizatzaileen eta ikusleen arteko sinbiosiari eginiko omenaldi bat" 
_____________________________________________________________

El cartel de la Sección Oficial es muy colorista, aunque a mí me resulta bastante extraño. El cartel "pretende representar la exaltación de los sentidos que despierta el cine en los espectadores. Un homenaje a la simbiosis entre realizadores y receptores"




Zabaltegi ("Tuberías 3")

Marco Tóxico

Dibertigarria da Zabaltegiren kartela. Bere zapatarren bila hodi laberintora sartzen da gizona ikusten da irudian.  Bide ezberdinak bisitatuko ditu, eta beharbada ez du aurkituko nahi duena, baina esperientzia ezberdinak biziko ditu...

____________________________________________

Es divertido el cartel de Zabaltegi. En la imagen vemos a un hombre que se interna en un laberinto en busca de su zapato. Puede que no lo encuentre, pero descubrirá diferentes caminos en su búsqueda. Lo importante es la experiencia que vivirá...




Zuzendari berriak/Nuevos directores ("Family")

Mateusz Marek

"Zuzendari Berriak" Saileko kartela izan daiteke seien artean gutxien gustatzen zaidana.
Ez dakit zein den karro horren irudiak zinemarekin duen zerikusia....
__________________________________________

El cartel de "Nuevos directores" es quizás el que menos me gusta de los seis. No se cuál es la relación que tiene la imagen de este carro con el cine...




Perlak/Perlas ("Perlas que brillan como estrellas")

Andoni Tebar Gaztambide

Perlak sailerako kartelean zeru izartsua ikusten da, beste zinemaldietan "diztiratsu" gertatu diren filmeak irudikatu nahi dituena.
____________________________________________________________

Para la sección Perlas se ha elegido un cartel en el que podemos ver un cielo nocturno estrellado, lo que representa a las películas que han "brillado" en otros festivales.




Horizontes latinos ("Mi horizonte")

Maite Rosende

"Horizontes latinos"erako horizontea begiak itxita duen emakume baten alboko irudia da. Kartelari buruzko iruzkinak egileak berak egiten du: "Kolore primarioak bakarrik erabilita eta lurra gogaraziko digun testura erantsita hamaika esanahi eta irakurketa izan ditzakeen irudi sinplea sortu nahi izan dut"
___________________________________________________

Para "Horizontes latinos" el horizonte se representa mediante el perfil de una mujer que tiene sus ojos cerrados. Esta es el comentario que del cartel hace su autora: "haciendo uso exclusivo de los colores primarios y añadiendo una textura que evoque a la tierra, he querido crear una imagen sencilla a la que se puedan atribuir infinitos significados"




Culinary Zinema ( "Marilyn")

Noemí Gómez Lobo & Diego Martín Sánchez

Culinary Zinema sailerako "Marilyn" izeneko kartela aukeratua izan da. Marrubi ebakiarekin eta txokolate tanta batekin Marilyn Monroeren lunarea gogorazi nahi da. 
________________________________________________________

Para Culinary Zinema se ha elegido el cartel titulado "Marilyn". Utilizando la imagen de una fresa cortada y una gota de chocolate nos recuerda el lunar de Marilyn Monroe.



2015(e)ko maiatza 5, asteartea

FANT 2015


FANT 21

Aurtengo Bilboko Zinemaldi Fantastikoa (FANT) maiatzaren 8tik 15arte izango dugu. 
Kartelean txikito edalontzia agertzen da, ardoaren ordez odolez beterik eta tanta batzuk mahaiaren gainean erorita. Bilboko objetu tipikoa eta zinema fantastikoa arrunta den odola loturik. 

Egun hauetan Bilbon txikitoa eskatzen baduzu, kontuz... 
_____________________________________________________

La edición de este año del Festival de Cine Fantástico de Bilbao (FANT) comienza este viernes y acaba el día 15.
En el cartel podemos ver un vaso de txikito, que en vez de vino tiene sangre y algunas gotas que  han caido sobre la mesa... Se trata de hacer un juego entre un objeto típico de la villa, como es el vaso de txikito, y la sangre, una constante en el cine fantástico.


En el caso de que pidáis un txikito esta semana, tened cuidado con lo que os sirven...





Metroko makinetan ere ikus daiteke. Hemengoan edalontziak odolezko marka borobila uzten du...
________________________________________________________________

También se puede ver en las expendedoras del metro. En esta ocasión podemos ver cómo el vaso deja un cerco de sangre...