2010(e)ko azaroa 22, astelehena

KOMIKIAK GETXON



Niimura (José María Ken Niimura del Barrio) (2010)

Asteburu honetan 9. Komiki eta Manga azoka izango dugu Getxon , beti bezala Areetako plazan jarritako karpan.
Aurtengo kartela Niimura komikigileak egin zuen, mangaren estetikari jarraituz. Artista hau Espainiako komikigilea da, Espainiako eta Japoniako gurasoak baditu ere.
Beste urteetako kartelak hemen bildu ditut. Estilo ezberdinekoak daude eta komikigile ezagunak egindakoak dira...
2007 urtekoaren kasuan, aurretik egindako bozetoa ere jarri dut. Behin betikoa egiterakoan ekialdeko itxura hartu zuen neskak.
2009 urtean, bestalde, behin behineko bozetoa ere egin zuen Paco Rocak, baina azkenean beste bat argitaratu zen. Egia esan, niri gehiago gustatzen zait bozetoa behin betiko kartela baino.
Eta batzuetan Bizkaia zubia eta Getxoko Itsasoaren etxearen irudia agertzen direnez, haien argazkiak ere gehitu ditut. Bizkaiko zubia, zubi esekiaz ezagutzen dena, 2006an UNESCOk Gizadiaren Ondarea deklaratu zuen eta Bizkaiko irudirik ezagunena izan daiteke. Itsasoaren etxea, bestalde, gaur egun Kirol Portuaren egoitza da, itsasoaren Gurutze Gorria ere bertan dagoela. Bere garaian itsasargia zen.

_______________________________________


Este fin de semana se celebra en Getxo la novena edición del Salón del Cómic y Manga, como siempre en la carpa instalada en la plaza de Las Arenas.
El cartel de este año es obra de Niimura, artista de ascendencia hispano-nipona. El cartel sigue la estetica manga, que, por cierto, a mí no me gusta demasiado, prefiero el cómic americano o europeo.
Aquí he recopilado el resto de los carteles. Son de estilos muy diferentes y de artistas reconocidos...
En el caso del cartel del 2007, también he incluido el boceto previo. Como se puede ver, las imágenes se han orientalizado en la versión definitiva.
Para el cartel del 2009, Paco Roca diseño previamente un cartel muy distinto al que posteriormente se editó. La verdad, es que a mí me gusta más el que no llegó a editarse.
Y como en algunos carteles aparecen imágenes del Puente Bizkaia o la Casa del Mar, he incluido unas fotografías. El Puente Bizkaia, más conocido como puente colgante, fue declarado patrimonio de la humanidad por la UNESCO el año 2006, siendo una de las imágenes más conocidas de Bizkaia. La Casa del Mar es actualmente la sede del Puerto Deportivo de Getxo y de la Cruz Roja del Mar, aunque en otra época se trataba de un faro.


Bizkaia zubia

Alberto Palacio (1893)


Itsasoaren etxea

Ignacio Smith (1920)




M. A. Martín (2002)


Javier Royo ? (2003)


Max (2004)


(2005)


Albert Monteys & Manel Fontdevila (2006)



Man (Manolo Carot)(2007)


Man (2007, bozetoa)


Victor Santos (2008)



Paco Roca (2009)


Paco Roca (2009, ez argitaratua)

Larunbatean Komiki azokan egon nintzen. Niimurari eta Paco Rocari argazki hauek atera nizkien eta Paco Rocaren El invierno del dibujante liburua erosi eta gero, bertan Pacok marrazkia egin zidan . Poz pozik itzuli nintzen etxera...

__________________________________________

El sábado estuve en el Salón del cómic. Saque unas fotos a Niimura y a Paco Roca. Después de comprar el libro de Roca El invierno del dibujante, éste me hizo un dibujo en la primera página. Volví muy contento a casa...


Niimura (2010-XI-27)


Paco Roca (2010-XI-27)

2010(e)ko azaroa 10, asteazkena

ZINEBI


Zinebi 52

Oscar Mariné (2010)

Azaroaren 22tik 27ra Bilboko Zinemaldiaren 52. edizioa izango dugu.
1959an lehenengo edizioa izan zenean, Certamen Internacional de Cine Documental Ibero-americano y Filipino izena zuen, geroago Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldia izendatu bazen ere. Zelako arazoa izen luze hori ipintzea karteletan euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez batera! Kartelaren azalera handia okupatzen zuten letrek, batzutan edizio ezberdinak egin zirela, bakoitzean hizkuntza baino aldatzen ez zela. (1986an, adibidez)
2000an Oscar Marinék zinemaldiaren izen berria asmatu zuen : ZINEBI (Zinemaldia eta Bilbo hitzen hasierak hartuta) eta kartelen diseinuaz arduratu zen. Haien itxura mantendu zuen 2000tik 2007ra arte (formatoa, logotipoa kolore ezberdinetan eta argazki irudia). 2008an argazkiaren ordez Marineren marrazki bat erabili zen zinemaldiaren 50.edizioan. Hala ere, urte berean, Juan Carlos Eguillorrek , urteurrena zela eta, beste kartela diseinatu zuen.
Ez dakit 2009koa eta aurtengo kartelak noren lanak diren, baina ... ikertuko dut!
Hemen daude aurkitu ditudan kartelak... (Haien artean Juan Carlos Eguillor, Manolo Gandia, Juana Cima edo Andrés Nagelen lanak daude)

________________________________________

Del 22 al 27 de noviembre se celebrará la 52. edición del festival de cine de Bilbao.
En su primera edición, allá por el año 1959, se llamó Certamen Internacional de Cine Documental Ibero-americano y Filipino, aunque posteriormente pasó a ser el Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao. ¡Menudo problema poner en los carteles este nombre con el texto en euskera, castellano e inglés! El texto ocupaba gran parte del espacio del cartel , de modo que algunas veces se hicieron diferentes tiradas cambiando el idioma utilizado. (En 1986, por ejemplo)
En el 2000, Oscar Mariné se encargó del diseño del logotipo del festival, pasando a llamarse ZINEBI (de las primeras letras de las palabras zinemaldia y Bilbo).También se encargó del diseño del cartel, con unas características que se han mantenido hasta el año 2007 (logotipo en diferentes colores, mismo formato y utilización de una imagen fotográfica). Sin embargo, en el cartel del año 2008 se utilizó un dibujo del propio Mariné y Juan Carlos Eguillor diseñó otro para conmemorar el 50. aniversario del festival.
No sé quiénes son los autores de los carteles del festival de este año y del pasado, pero ... ya lo investigaré.
y aquí están los carteles que he encontrado.... (Entre ellos hay trabajos de Juan Carlos Eguillor, Manolo Gandía, Juana Cima o Andrés Nagel)


(1959)


(1960)


Juan Carlos Eguillor

(1978)



Manuel Gandía

(1982)



Juana Cima

(1983)


Manolo Gandía

(1984)



Andrés Nagel

(1986)


(1987)


J.A. Roca Zabala

(1988)


(1989)


Tomás Adrián

(1990)


J.L. Arriola

(1991)


Juan Carlos Eguillor

(1992)


Vicente Alberto Serrano

(1993)


(1994)



(2000)



(2001)


(2002)


(2003)


(2004)


(2005)


(2006)


(2007)


(2008)


Juan Carlos Eguillor

(2008)


Oscar Mariné (2009)

2010(e)ko azaroa 1, astelehena

DONOSTIAKO ESTROPADAK



Estropadak-Carteles de regatas de traineras

Unsain Azpiroz, José María. Donostia (2005)

Untzi Museoa-Museo Naval. 50 orr.

Pasa den hilabetean liburu hau erosi nuen. Ez da atera berria, Donostiako Untzi Museoak argitaratu baitzuen 2005ean, bertan egon zen erakusketaren osagarri moduan. Nahiz eta laburra izan, oso interesgarria iruditu zait, gaiari buruzko kartelak ikertzen dituelako eta ,nik dakidala ,ez dago horrelarik argitaratuta.
Liburuan, beste batzuen artean, sarrera honetan dauden Donostiako estropaden kartel batzuk agertzen dira...
1929koa eta 1955koak asko gustatu zaizkit. Artetarena ezaguna nuen, baina ez nekien behin baino gehiagotan argitaratua izan denik. Bestalde, 1981koa oso berezia iruditu zait, txapulak airetik mugitzen dira, paisaia goitik ikusten den bitartean. Oso onirikoa da, gaur egun Moebius komikigileak egingo lukeen bineta baten antzekoa edo...
___________________________________________

El mes pasado compré este libro. No es nuevo ya que lo editó en el 2005 el Museo Naval de San Sebastián como complemento de la exposición del mismo título. Tampoco es exhaustivo, pero me ha parecido muy interesante ya que analiza el desarrollo del cartelismo sobre las competiciones de traineras, tema que yo no conozco que haya sido estudiado anteriormente.
En el libro aparecen, entre otros. algunos de los carteles de regatas de San Sebastián que están en esta entrada...
Me han gustado mucho los carteles de 1929 y 1955. El de Arteta ya lo conocía, pero no sabía que se había editado en varias ocasiones. Por otro lado, el de 1981 me ha parecido muy especial. Es una composición muy onírica, con las embarcaciones moviendose por el aire, mientras vemos el paisaje desde arriba. Es como si se tratara de una viñeta del dibujante de comics Moebius...


Eduardo Legarde (1929)


Remeros

Aurelio Arteta

1924an Aurelio Artetari enkargatu zioten Donostiako estropadak iragartzeko irudia. Berak margotutako arraunlari klasiko ospetsua behin baino gehiagotan erabili zen kartelak egiteko. Antza denez, kontserbatzen den zaharrena 1930ekoa da. Kontuan izan behar da beste garaian kartelak ez zirela gordetzen eta, erraz apurtzen den materialaz eginda daudenez, askotan ez dira guregana heldu.
______________________________________

En 1924 se encargó al pintor Aurelio Arteta un cuadro que sirviera para anunciar las regatas de San Sebastián. La imagen del famoso remero clásico se utilizó durante varios años, pero el cartel más antiguo que se conserva es el de 1930. Hay que tener en cuenta que durante muchos años los carteles no se guardaban, eran algo perecedero,y, tratrandose de un material dificil de conservar en buenas condiciones, en muchos ocasiones no han llegado a nuestros días.

Aurelio Arteta (1930)


Antonio Valverde (1951)

José Calparsoro (1953)

Carlos Casla (1955)
Alberto Tienda (1956)

Carlos Zabala "Arrastalu" (1981)

70ko hamarkadatik kartel gehienetan argazkiak erabili ziren, gehienetan interes gehiegirik gabekoak zirela: arraunlariak, txalupa, itsasoa, ... Interesgarria iruditu zait 1998koa, argazkia landuagoa da, behintzat.
______________________________________

A partir de la década de los 70, la técnica más habitual ha sido la fotografía. En la mayoría de los casos, sin demasiado interés: los remeros, la embarcación, el mar,... Me parece interesante el cartel de 1998, ya que, al menos, la fotografía está más trabajada.

Juan J. Camacho (1998)

Azken urteetan, marrazkien bidez iragarri dira estropadak, askotan oso kartel sinpleak direla, 2007koa bezala.

___________________________________

Durante estos últimos años se ha utilizado sobre todo el dibujo, con resultados bastante pobres , como es el caso de 2007.


Miren San Millán (2006)


Traineras desde el cielo

Saúl Campo (2007)

? (2009)

Eta azken urteko kartelean argazkia berriro protagonista. Arraunlaria, irabazitako bandera eskuetan duela, paseo berritik korrika ikusten dugu, atleten antzera garaipena ospatuz. Oso kartel estetikoa da, baina arraunlariek ez dute horrela ospatzen, trainera barruan egin ohi dute, arraunak igotzen duten bitartean. Noinbait irakurri dut benetako ospakizunaren argazkia dela, baina, Ibon Itxeberriak, Hondarribiko argazkiko arraunlariak, kontatu zuen elkarhizketa batean nola prestatu zuten argazkia.
____________________________________

Y el cartel del último año también tiene a la fotografía como protagonista. En él aparece un remero corriendo por el paseo nuevo mientras lleva la bandera que su trainera ha ganado, de la misma manera que lo haría un atleta. Es un cartel muy estético, pero no es esta la manera en la que se celebra la victoria en las competiciones de traineras, sino que suele ser dentro de la embarcación mientras los remeros levantan sus remos. He leido en algún sitio que se trata de una foto de una celebración real, pero Ibon Etxeberria, el remero de Hondarribia protagonista del cartel, contó en una entrevista cómo se preparó la fotografía.

Pedro Usabiaga (2010)