2017(e)ko uztaila 29, larunbata

ZEZENKETAK 2017


"Feria del toro"

Iruña-2017


Hauek dira Euskal Herriko hiriburuetan izango ditugun udako zezenketen kartelak.
Aurten Gasteizen ez da zezenketarik egongo, zezenplaza kudeatzeko lehiaketa irabazlerik gabe gelditu zelako, eta Baionako kartela oraindik ez dut aurkitu. Hauxe aurkitzerakoan argitaratuko dut.

Iruñako kartela Antonio Eslavaren diseinua da, orain dela 50 urte kartelaren egilea ere izan zena. Antza denez, 1967koa kartel polemikoa izan zen, ordura arteko eredu klasikotik urrun zegoelako.
Eslavaren esanetan, aurtengo kartelean zezenaren begirada irudikatu nahi zuen. Teknikari dagokionez, xilografia teknika zaharra eta gaur egungo digitala uztartu ditu.
_____________________________________________

Estos son los carteles de este año de las corridas de toros veraniegas de las capitales vascas.
Este año no hay corridas en las fiestas de Vitoria, ya que el concurso público de adjudicación de la plaza quedó desierto. Por otro lado, no he encontrado la imagen correspondiente a las corridas de Baiona. En cuanto la encuentre la publicaré.

El cartel de Pamplona es un diseño de Antonio Eslava, quien ya fuera el autor del cartel de hace 50 años. Aquel fue un cartel muy polémico, ya que estaba muy lejos de los diseños clásicos habituales en la cartelería de la feria.
Según Eslava, este año ha querido con su cartel poner énfasis en la mirada del toro. En cuanto a la técnica, ha fundido la antigua técnica xilográfica con la moderna digital.


"Feria del toro 1967-Feria del toro 2017"

Antonio Eslava

Bilboko zezenketak iragartzeko kartela aurkezteko prest zegoenean, Ivan Fandiño toreatzailea Frantziako Aire-sur-L´Adourreko zezenplazan hil zen zezen batek harrapatu ostean. Hori dela eta, Bilboko zezenplazaren arduradunek Bizkaiko toreatzailea omendu nahi izan zuten kartelean. 
Juan Humaranek Fandiñoren irudia duen kartela diseinatu zuen, 2015ean Las Ventasen izandako zezenketaren karteleko argazkia eredutzat hartuta. Iván gaztetan pelotaria izan zenez, kartelaren atzeko partean frontoiaren horma irudikatzen da, "falta" adierazten duen markaren aldea, hain zuzen,  Fandiño aurten "falta" izango dela adierazteko edo.
________________________________________________________________

Cuando ya estaba preparada la presentación del cartel de Bilbao, Iván Fandiño murió en la plaza de Air-Sur-L´Adour tras ser corneado por un toro. Los responsables de la plaza bilbaina decidieron, entonces, cambiar el cartel para que sirviera de homenaje al torero vizcaino.
Juan Humaran lo diseñó con la imagen de Fandiño, utilizando como modelo la foto que aparecía en el cartel de la corrida del 2015, en la que el torero se enfrentó él solo a 6 toros. Por otro lado, como Iván fue pelotari en su juventud, el fondo del cartel corresponde a la pared del frontón, justo donde se encuentra la marca de falta, para indicar de esta manera que este año el torero "faltará" en Bilbao.


"Bilbao 2017"

Juan Humaran 


"Bilbao 2017"

Juan Humaran


"Madrid. Las Ventas. 29 marzo 2015"

Donostiako zezenketak iragartzeko, azken urteetan bezala, Agencia Aristak diseinatu zuen kartela. Oraingoan, itsaso aldetik itsasbeheran Txillidaren "Haizearen orrazia"-ri egindako argazkia erabili da, zezen baten irudia gogorazten diguna.
_______________________________________________________________

Para anunciar las corridas de San Sebastián, al igual que en los último años. el cartel ha sido diseñado por la agencia Arista. En este caso, la imagen corresponde a una fotografía del "Peine del viento" de Txillida, realizada desde el mar y en marea baja, imagen que nos recuerda la silueta de un toro.


"Toros en San Sebastián-Feria taurina de Semana Grande 2017"

Agencia Arista

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina