2015(e)ko urria 7, asteazkena

HORMAKO IRUDIAK-MENSAJES DESDE LA PARED


Hormako irudiak-Mensajes desde la pared


Izugarri ederra da asteartean Bilboko Arte Ederretako Museoan inauguratu zen erakusketa, bere bildumaren 200 kartel baino gehiago biltzen dituena eta kartelgintzaren historiaren ikuspegi zabala ematen diguna.
Erakusketa  kartelgile aintzindariei eskeinitako atalarekin hasten da, Moulin Rouge iragartzeko diseinatu zen kartelak ongietorria ematen digularik (Luis Chéret, 1892). Hortik aurrera, erakusketa gaika egituratuta dago: turismoa, zezenketak, kartel komertziala, kirolak, politika eta gerra, azokak eta kongresuak eta kultura eta aisia. 
Kartelgile ezagun askoren lanak ikusteko aukera daukagu eta artista plastiko famatu batzuenak ere: Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen, Raymond Savignac, Jean Carlu, Salvador Dalí, Daniel Vázquez Díaz, Wiktor Gorka, Eduardo Txillida, Henry Le Monnier, Charles Loupot, Leonneto Cappiello, Oskar Kokoschka, Shigeo Fukuda, Eugene Grasset, Jan Lenica, Richard Avedon...
Espainia eta Euskal Herrikoen artean Txiki, Anibal Tejada, Manolo Prieto, Artigas, Juan Antonio Morales, Rafael Penagos edo Antonio de Guezalaren lanak daude, besteak beste. 
_________________________________________

El martes se inauguró en el Museo de Bellas Artes de Bilbao una estupenda y preciosa exposición con más de 200 carteles de su coleccíón, conjunto que nos da una idea de la historia del cartelismo.
La exposición comienza con obras de los primeros cartelístas, dándonos la bienvenida el cartel que hizo Luis Chéret en 1892 para el Moulin Rouge parisino. A partir de aquí, la exposición está distribuida por temas: turismo, corridas de toros, el cartel comercial, deportes, política y guerra, ferias y congresos y, finalmente, cultura y entretenimiento. 
Podemos ver obras de muchos cartelistas conocidos y de grandes artistas que también han diseñado carteles: Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen, Raymond Savignac, Jean Carlu, Salvador Dalí, Daniel Vázquez Díaz, Wiktor Gorka, Eduardo Txillida, Henry Le Monnier, Charles Loupot, Leonneto Cappiello, Oskar Kokoschka, Shigeo Fukuda, Eugene Grasset, Jan Lenica, Richard Avedon...
Ente los carteles españoles y vascos se pueden ver, por ejemplo, obra de Txiki, Anibal Tejada, Manolo Prieto, Artigas, Juan Antonio Morales, Rafael Penagos o Antonio de Guezala.

















Erakusketaren amaieran prentsa litografikoa dago ikusgai eta bideo batean ofsett asmatu baino lehenago kartelak nola inprimatzen ziren ikusten da.
__________________________________________________________________

Al final de la exposición podemos ver una prensa litográfica y, en un video, cómo se imprimían antes de la invención de la impresión offset.


Erakusketaren katalogoa ere interes handikoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak idatzi eta prestatu du eta museoak berak emandako beka baten emaitza da. Bertan kartelgintzaren historia laburrari buruzko artikulua irakur diateke, erakusketaren atal bakoitzaren ikerketak bezala, azken hauek museoaren bilduma kontestu historiko eta artistikoan kokatzen dutelarik.
Lehenengo artikulua pdf moduan deskarga dezakezue lotura honetan: https://www.museobilbao.com/eu/sala-de-lectura.php 
(bilatu "kartela: zentzu praktikotik objektu artistikora") 
______________________________________________

También es muy interesante el catálogo de la exposición. Ha sido escrito por Mikel Bilbao Salsidua, profesor de Historia del Arte y la Múscia en la Universidad del País Vasco, y es fruto de la beca concedida por el museo para que fuera estudiada su colección de carteles.
Además de un artículo sobre la historia del cartelísmo, podemos leer estudios sobre los diferentes temas en los que está distribuida la exposición, de manera que los carteles del museo se encuentran contextualizados histórica y artistícamente.
El primer artículo se puede descargar en pdf desde este enlace:
(Buscar "El cartel: del sentido práctico al objeto artístico")


"Mensajes desde la pared. Carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao 
(1886-1975)"

Mikel Bilbao Salsidua.  Museo de Bellas Artes de Bilbao (Bilbao, 2015)  416 orr.

(2015 eko urriaren  6tik  2016ko rtarrilaren  18ra/ Del 6 de octubre del 2015 al 18 de enereo del 2016)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina