2014(e)ko otsaila 13, osteguna

BILBOKO ASTE NAGUSIA 1980


"Los carteles de la Aste Nagusia-ren kartelak (1978-2001)"

Askoren artean. Ensanche de Bilbao, talde komertziala/Grupo comercial  (Bilbao, 2001)

Urte batzuk daramatzat Bilboko Aste Nagusiaren kartelei buruzko "ikerketa"-lanean. Urte guztietako kartelen irudiak lortu ditut, informazio ugari aurkitu dut egunkarietan eta Interneten, kartelgile batzuekin jarri naiz harremanetan eta kartel lehiaketen erakusketak bisitatu ditut. Oso lan mardula, benetan!
Guztien egileak nortzuk diren ere ezagutzen dut, salbuespen bakarrarekin, ez baitakit nor izan zen 1980an "kartel ofiziala" diseinatu zuena. 
Orain dela  gutxi Interneten bidezko salmentan aurkitu nuen katalogo txiki hau eta berehala erosi, kartel horri buruzko informazioa bertan aurkituko nuelakoan. Alferrik! Katalogoan urte horietako kartelak erakusten dira banan banan bakoitzari dagokion informazioarekin, baina 1980koaren txanda heltzerakoan irudia oker dagoela ikus dezakegu (1992koa da) eta kartel ez-ofizialari buruz hitz egiten da. 
___________________________________________

Llevo unos años "investigando" la cartelería de la Aste Nagusia de Bilbao. 
He conseguido imágenes de todos los carteles, he encontrado  información en periódicos antiguos e Internet, me he puesto en contacto con algunos de los autores y he acudido a las exposiciones de los concursos que se han convocado. Hoy en día es un trabajo exhaustivo y amplio.
También he conseguido saber quiénes son los autores de todos ellos, excepto en un caso, el del "cartel oficial" de 1980.
Hace poco encontré a la venta por Internet este pequeño catálogo que aparece en la imágen. Lo compré pensando que encontraría la información que me faltaba, pero no fue así. En el catálogo se presentan los carteles uno a uno, añadiendo una pequeña reseña, pero cuando llegamos a 1980 nos encontramos con la imágen equivocada, ya que se trata del cartel de 1992, y la información dada es sobre el "cartel no oficial". Total, me he quedado como estaba.


Bilbo´ko Jaiak 1980-Egitaraua

Eta, zergatik egon ziren bi kartel, ofiziala eta ez-ofiziala? Historia luzea da...

Aurreko bi urteetan Aste Nagusia Jai-batzordeak antolatzen zuen, bertan konpartsa eta herri taldeen ordezkariak zeudelarik. Baina, 1980an Batzorde Mistoa ere sortu zen, udaleko 7 ordezkariekin eta konpartsen beste zazpirekin, udalak jaien antolaketaren kontrola izan nahi zuen, nolabait.
Jai-batzordeak antolatutako kartel lehiaketan Bittor Allendek aurkeztutakoa irabazlea izan zen.
______________________________________________

¿Por qué ese año la Aste Nagusia tuvo dos carteles , el oficial y el extraoficial? La historia es larga...

Los dos años anteriores la Aste Nagusia fue organizada por la Comisión de Fiestas en la que había representantes de las comparsas y de otras organizaciones culturales. Pero en 1980 se constituyó también la llamada Comisión Mixta Paritaria en la que había 7 representantes municipales y 7 de las comparsas, lo que hacía presagiar que se intentaba un control de la organización de las fiestas.
En el concurso de carteles que convocó la Comisión de Fiestas resultó ganador el cartel de Bittor Allende.


Aste nagusia 1980

Bittor Allende

1980ko Bilboko Aste Nagusiaren kartela egiteko Bittor Allendek Artetaren Coloquio en campos de sport eta Arrueren Equipo del Athletic koadroen irudiak erabili zituen. Artetaren koadroan Rafael Moreno "Pitxitxi" jokalaria agertzen da bere emaztegaiarekin. Kartelean, berriz, bikote anonimoa dago Nerbio ibaiaren ondoan, neskak jaietako zapia duela. Arrueren koadroan futbol talde osoa irudikatuta dago eta kartelean jokalariak txaranga bihurtuta daude. Kasu honetan, Pitxitxi tronpetaduna da.

__________________________

Para diseñar el cartel de la Aste Nagusia bilbaina de 1980, Bittor Allende utilizó imágenes de Coloquio en campos de sport y de Equipo del Athletic, obras de Aurelio Arteta y José Arrue respectivamente. En el cuadro de Arteta, Rafael Moreno "Pitxitxi" aparece hablando con su novia, mientras que en el cartel se trata de una pareja anónima situada al borde del río Nervión , en la que la mujer lleva puesto el pañuelo de las fiestas. En el de Arrue, aparece todo el equipo de fútbol, que en el cartel se transforma en una charanga. En este caso, Pitxitxi aparece tocando la trompeta.

 
 "Coloquio en el campo de sport"                        "Aste Nagusia 1980" (xehetasuna)

Aurelio Arteta (Bilbao, 1879-Mexiko, 1940)             Bittor Allende (1980)

Athletic Club (Bilbo)


Equipo del Athletic

José Arrue

Athletic Club (Bilbo)


Aste Nagusia 1980

Bittor Allende (xehetasuna)

Laster bi komisioen arteko tentsioak handitu ziren eta Batzorde Mistoan jaien bi eredu ezberdin erreinbidikatzen zirela argi zegoen. 
Bitartean, Konpartsen Kordinakundeak, udalaren ordezkarien jarrera salatzeko, Marijaiaz jantzita aurkeztu zuen Jon Castañares, hiribilduko alkatea zena, "Maricastaña, la mujer capaz de cargarse las fiestas de Bilbao" kartelean. Hori dela eta,  udalak Koordinakundearen aurkako salaketa jarri zuen.
__________________________________________

Pronto fueron evidentes las tensiones entre ambas comisiones y que en la Comisión Mixta Paritaria eran defendidas dos visiones totalmente diferentes de entender las fiestas. 
Por otro lado, la Coordinadora de Comparsas decidió denunciar públicamente la actitud del ayuntamiento con el cartel "Maricastaña, la mujer capaz de cargarse las fiestas de Bilbao" en el que se ve vestido como Marijaia al alcalde, que en ese momento era Jon Castañares. (de ahí lo de Maricastaña). El ayuntamiento,  a su vez , decidió denunciar al autor o autores de dicho cartel.


"Maricastaña, la mujer capaz de cargarse las fiestas de Bilbao"

Bilbo´ko jaiak 1980

?
Azkenean, Batzorde Mistoa bertan behera  gelditu zen eta  bere ordez Udal Batzordea eratu zen, udaleko ordezkariekin soilik. Kartel Lehiaketan aukeratutako kartela onartzeko prest egon zen, baina Jai-Batzordeak eta kartelaren egileak onartu ez zutenez, berri bat aukeratzea erabaki zuen Udal Batzordeak.
Konpartsek, haien aldetik, jaiak boikoteatzea erabaki zuten.
___________________________________________

Finalmente la Comisión Mixta Paritaria fue disuelta y en su lugar se constituyó la Comisión Municipal en la que unicamente participaron los representantes municipales. Dicha comisión aceptó utilizar el cartel que resultó elegido en el concurso de carteles, pero ante la negativa de los organizadores y del propio autor decidieron utilizar otro cartel.
Las comparsas, por su lado, decidieron boicotear las fiestas de ese año.


"Bilbo´ko jaiak"

? (1980)

Hauxe izan zen kartel ofiziala. Bestea baino askoz klasikoagoa, bai irudiengatik baita erabilitako letragatik ere. (Euskal letra eta testuan "ko" aurreko komarekin!!) Gainera, Aste Nagusia jarri beharrean, Bilboko jaiak jarrita dago... Egilea Bilboko baldosen azpian egongo da?
____________________________________________________________________

Este es el cartel oficial. Es mucho más clásico que el de Allende, tanto por los motivos elegidos como por la letra utilizada, que es la vasca clásica, con la coma antes del "ko" (sic)  Además, en el texto aparece "Bilboko Jaiak" en sustitución de  "Aste Nagusia".


                                                          Programa de fiestas 1980

Azkenean,  Konpartsen Koordinakundeak Bittor Allenderen kartela argitaratu zuen, hormetan jarri zenean bere gainean "debekatuta" adierazten zuen tira zeukalarik. Horregatik, urte hartan hiru kartel izan zuen Aste Nagusiak, ofiziala, ez-ofiziala eta Maricastañarena!!

_______________________________________________________________________

Finalmente, la Coordinadora de Comparsas editó el cartel de Bittor Allende al que pegaron encima una tira que indicaba que estaba "prohibido". ¡De modo que  la Aste Nagusia de ese año tuvo en realidad tres carteles, el oficial, el "prohibido" y el de Maricastaña!



2 iruzkin:

  1. Kaixo! tienes un link para comprar el catalogo de los carteles?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Era el único ejemplar a la venta. Yo desconocía la existencia de este pequeño catálogo. Además, como han pasado ya bastantes años es muy difícil de encontrar. (Puedes probar de vez en cuando a ver si lo ponen a la venta, por ejemplo en www.todocolección.net)

      Ezabatu