2012(e)ko maiatza 22, asteartea

DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2012


Cine(tico) (Ángel Caño)

Donostiako Zinemaldiaren aurtengo kartel ofizialak jadanik ezagutzen ditugu.
Sail Ofiziala eta  Zabaltegi, Zuzendari berriak eta Horizontes Latinos sailetakoak kartel lehiaketa baten bitartez aukeratu dira. 443 egile ezberdinen 1307 proposamenen artean, sail bakoitzean 25 kartel aukeratu ziren herri botaketaren bitartez eta epaimahaikideek beste bost aukeratu zituzten, azken erabakia horien esku gelditu zela.
Sail ofizialarena Ángel Cañoren lana da. Zinemaldiaren 60. urteurrena betetzen denez, kartelak zifra hori du protagonista, zinearen asmakuntza baino lehenago zegoen traumatropo jostailuaren mugimenduaz adierazita.

Hemen dago traumatroporen funtzionamendua azaltzen duen bideoa...
_____________________________________

Ya conocemos los carteles de la próxima edición del Festival de Cine de San Sebastián.
Los correspondientes a la sección oficial, Zabaltegi, Nuevos Directores y Horizontes Latinos han sido elegidos mediante un concurso de carteles. De entre 1307 propuestas de 443 autores diferentes se seleccionaron en cada sección 25 mediante votación popular y  otros 5  directamente por el jurado, que tuvo la última palabra para elegir a los ganadores.  
El cartel de la Sección Oficial es obra de Ángel Caño. 
Como este año se celebra la 60ª edición del festival, el protagonismo del cartel está en esta cifra, aquí presentada con el movimiento del traumatropo, jueguete anterior a que fuera inventado el  cine. 

En el siguiente vídeo se puede ver el funcionamiento del traumatropo...


Zabaltegirena Iñigo Beldarrainen diseinua da, 60ko hamarkadaren The planet of the apes filme ospetsuaren azken eszenari omenaldia eginda. Filmean aurkikuntza harrigarria gertatzen den bitartean, hemen protagonistek Z erraldoia aurkitzen dute, Zabaltegiren ikurra bihurtu dena. (Ikusi besterik ez dago aurtengo diseinuetan edo aurretikako urteetan zenbat bider agertzen den) 
________________________________________

El cartel de Zabaltegi, diseño de Iñigo Beldarrain, es un homenaje a la escena final de The planet of the apes. Mientras que en la película del 68 los protagonistas realizan un descubrimiento asombroso, en el cartel descubren una Z gigantesca, letra que se ha convertido en el símbolo de Zabaltegi. (No hay más que ver cuantas veces se repite en los carteles de pasadas ediciones o en los presentados este año)


El planeta de los Zimios (Iñigo Beldarrain)


The planet of apes (Franklin J. Schaffner, 1968)

Zuzendari berriak sailarena Pedro Rodriguezek egin du, antza denez, Valentina Adorniren argazki bat erabilita. 
Horizontes Latinosena Toni Pontik diseinatu du, buelta eginda dagoen HegoAmerikako hiria ematen duena agertzen dela (Benetan Bartzelona omen da).
Gehien gustatzen zaidana HORIZONTES hitza da, benetako zerumugan sartuta ematen baitu. 
________________________________________

El cartel de Nuevos directores ha sido realizado por Pedro Rodriguez, utilizando una fotografía de Valentina Adorni.
El de Horizontes Latinos ha sido diseñado por Toni Ponti. Presenta la  fotografía dada la vuelta de una ciudad  que puede ser sudamericana. (En realidad es Barcelona)
Lo que más me gusta del cartel es cómo aparece la palabra HORIZONTES, que parece que está desapareciendo en el verdadero horizonte...


Quién es quién (Pedro Rodriguez)


Latin City (Toni Pontí)

Beste sailetakoak Roberto Cuetorenak dira (Eurosintesisekin batera eginda)
Egia esan, ez daukate interes gehiegirik. Georges Franjurena egiteko Nuits rouges filmearen protagonistaren irudia erabili da. Beste bi sailen kasuetan, aldiz, The hangover (Resacón en las vegas) eta Norteado filmeen irudiak erabili dira zuzenean.
________________________________________

Los carteles de las otras secciones han sido realizados por Roberto Cueto con la colaboración de Eurosíntesis.
No me parece que tengan demasiado interés. En el de la retrospectiva dedicada a Georges Franju se ha realizado una reinterpretación de su película Nuits rouges y en los carteles de las otras dos secciones se han usado directamenrte imágenes de las películas The hangover (Resacón en las Vegas) y Norteado.


Georges Franju (Roberto Cueto & Eurosintesis)


Nuits rouges ( Georges Franju, 1974)


Very Funny Things (Roberto Cueto & Eurosintesis)




The hangover (Tood Phillips, 2009)


En construcción-10 años con el cine latinoamericano (Roberto Cueto & Eurosintesis)




Norteado (Rigoberto Pérezcano, 2009)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina