2012(e)ko maiatza 3, osteguna

FANT 2012


FANT 18 

ekai publicidad  (2012)

Maiatzaren 4tik 10era arte aurtengo FANT zinemaldia izango dugu Bilbon, zine fantastikoa maite dutenentzako urteroko zita, hain zuzen ere.
Iaz bezala kartelean Bilbo apokaliptikoa irudikatzen da. Oraingo honetan Salve zubi aldean herensuge talde batek egiten duen  erasoa ikusten da, sua botaz eta Bilbobusen autobus gorri bat ere goraka bidaltzen dutela.  
Gaur argazki batzuk atera ditut, Bilbo ezagutzen ez dutenek Salve zubia koka dezaten... Guggenheim Museoaren ondoan dago. Zehazki esanda, museoa bere azpitik ere eraikita dago. Bestalde,  Daniel Buren artistak zubia moldatu zuen orain dela urte batzuk, arku gorriak gehitu zizkiola, bata goiko aldean eta bestea behekoan.
Argazkietan Bilbobusen autobusa ere ikus daiteke eta hiriaren erdian dauden kartel batzuk ere. Egia esan, FANT zinemaldiarenak direla argi ikusten da, baina  zer dagoen irudikatuta asmatzea ez da erraza, oso hurbil ez bazaude behintzat
_________________________________________

Desde el día 4 hasta el  10  de mayo se celebra en Bilbao la  18ª edición  del FANT, cita anual para los amantes del cine fantástico en la ciudad.
Como ya ocurría el año pasado, en el cartel de este año se presenta un Bilbao apocalíptico. En este caso, podemos ver el ataque de unos dragones que lanzan fuego e incluso elevan un autobús en la zona del puente de La Salve.  
He sacado hoy algunas fotos que pueden ser de ayuda para que aquellos que no conocen Bilbao puedan situar el puente de La Salve. Está al lado del Museo Guggenheim. Bueno, para ser exactos, incluso una parte del museo está construida debajo del puente. Por otro lado, hace algunos años, el artista Daniel Buren llevó a cabo  una intervención en el puente, añadiendo sendos arcos en la parte superior e inferior.
En las fotos también se pueden ver los autobuses rojos de Bilbobus y los carteles-banderolas que hay colocadas por la ciudad. Enseguida se distingue que son carteles del FANT, pero, a decir verdad, si no estás cerca cuesta darte cuenta de qué está representado en el dibujo. 













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina