2011(e)ko martxoa 3, osteguna

BILBOKO ARATUSTEAK 2011-ERAKUSKETA



Como niño con zapatos nuevos (3)

Urtero bezala, Barrainkua udal zentruan Bilboko aratusteen kartel lehiaketaren erakusketa dago ikusgai, epaimahaiak aukeratutako 20 kartelekin. Hogei horien artean, 6 aukeratu ostean, Como niño con zapatos nuevos izenekoa irabazle atera zen.

____________________________________

Como todos los años tenemos en el centro municipal de Barrainkua la exposición de los 20 carteles seleccionados por el jurado del concurso de carteles del carnaval bilbaíno. Fueron presentados 6 de ellos como finalistas, y el ganador ha resultado ser el que lleva por título Como niño con zapatos nuevos.



Bajo la triste luz de la luna (6), Txikiteros carnavaleros (2), Leonella (1), Txapela Marx (5) eta Buruz (4)


Eta hemen daude beste hamalauak...
Haietariko bi jadanik ezagunak ziren interneten: 8 zenbakiduna Oskar Blankorena da eta bere blogean ikus daiteke. 15 zenbakiduna Irune Alfagemerena da, neuk www.domestika.org-en foroetan ikusita neukana.
Hamalau horien artean gehien gustatu zaizkidanak 7, 11, 15 eta 17 zenbakidunak dira:
7. Piper eta kipula horiek oso ondo garatuta daude. (Argazkian ez da oso ondo nabaritzen)
11. Bilbo ezagutzen ez duenarentzat, ulertzeko zaila gerta daiteke. Salve zubian Daniel Burenek egindako lana da, makurtuta, antifaza eginez.
15. Sardina saltzailea, pailazo zapatekin jantzita eta xokolatezko sardinak eskegita dituela, kartel erakargarri batean.
17. Nahiz eta marrazkia klasiko samarra izan, emaitza gustukoa dut. Akatsik handiena tipografian topatzen dut.

____________________________________

Y aquí están los otros 14 carteles...
Dos de ellos ya se habían visto en internet: el número 8 es obra de Oskar Blanko y se puede ver en su blog. El número 15 es de Irune Alfageme. Yo lo he visto en un foro de www.domestika.org
De entre esos 14 los que más me gustan son el 7, 11, 15 y 17 .
7. El pimiento y la cebolla son unos personajes simpáticos y muy bien resueltos. (En la foto no se ve muy bien)
11. Puede que sea dificil de entender para la gente que no conoce Bilbao. Se trata de la obra de Daniel Buren realizada en el puente de la Salve, colocada simulando un antifaz.
15. La sardinera (de Santurce, supongo), con unos zapatos de payaso y con unas sardinas de chocolate colgando en un cartel atractivo.
17. Aunque tenga un dibujo clásico, me gusta su acabado. Lo que menos me gusta es la tipografía.






(7,8,9)


(8,9)


(10,11)


(12,13)


(14,15)



(16,17)


(18,19)


(19,20)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina