2014(e)ko urtarrila 31, ostirala

LA CENSURA FRANQUISTA EN EL CARTEL DE CINE



"La censura franquista en el cartel de cine" 

Bienvenido Llopis. notorius ediciones (Madrid, 2013) 

1. ed. 311 orr.

Pasa den abenduan liburu interesgarri hau argitaratu zen, jadanik bigarren edizioa kalean duena. Egilea Bienvenido Llopis da, Madrilgo Casablancako jabea, Madrilen dagoen  bildumagintza zinematograkioaren denda bakarrekoa. 
Llopisek urte askotan Espainiako zinema-kartel eta eskuko programak biltzen aritu ondoren liburua idatzi behar zuela pentsatu zuen, orain eskuartean daukaguna. Lan mardula, benetan!
Bikiniak handitu, bularrak ezkutuago jarri,  gonak luzeagoak marraztu, filmeen izenak aldatu, ... Hau guztia eta gehiago egin behar zuten gure diseinatzaileek sexua, abortoa, guda edo giza harremanekin zerikusia zuten gai eztabaidatsuak zirenak hain nabarmenak ez jartzeko. 
Hala ere, batzuetan, zensurari iruzur egitea posiblea izan zen, adibide harrigarriak liburuan ikusten ditugularik. "La bella del Yukon" (AEB, 1944) filmearen kartelean, adibidez,  protagonistak soinekoan dituen bi arrosen artean erdi izkutaturik zakil tente baten irudia dago.
Eta, filmeen izenburuetan ere, ezinezkoa egiten zaigu honako hauek argitaratuak izatea: "Un marido infiel" (1971), "Experiencia matrimonial" (1972), "La casa de las chivas" (1972), "Madres solteras" (1975)
________________________________________________

En diciembre del año pasado se editó este interesante libro, que ya tiene su segunda edición en las librerías. Su autor es Bienvenido Llopis, propietario de la tienda madrileña Casablanca. única en la capital que se dedica al  coleccionismo cinematográfico. 
Llopis se ha dedicado durante años a recopilar carteles y programas de mano españoles, pensando posterioremente que con todo ese material se podía editar en el libro que ahora comentamos.¡Un trabajo complicado y extenso!
Los bikinis se hacían más grandes, los pechos se tapaban, las faldas se alargaban, los títulos de las películas se cambiaban,... Todo esto y mucho más es lo que nuestros diseñadores debían hacer para que sus carteles fueran publicados, ya que todo lo relacionado con el sexo, el aborto, la guerra o las relaciones interpersonales, por ejemplo, se consideraba "sensible", era algo que se tenía que defender. 
Sin embargo, en algunos casos, se conseguía burlar a la censura, como en el caso del cartel de "La bella del Yukon" (USA, 1944), en el que entre las dos rosas que tiene el vestido de la protagonista aparece la imágen de un pene en erección. Una broma del cartelísta que no fue observada por los censores de la época.
En cuanto a los títulos de algunas películas parece imposible que en aquel momento aparecieran "Un marido infiel" (1971), "Experiencia matrimonial" (1972), "La casa de las chivas" (1972) o  "Madres solteras" (1975), por ejemplo.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina