2013(e)ko maiatza 5, igandea

FUNCIÓN SOCIAL DEL CARTEL


"Función social del cartel"

Josep Renau. Fernando Torres Editor. Valencia (1976)

100 orr. eta 50 irudi


Kartelgintzaren bibliografian liburu klasikoa dugu honako hau.  Agortuta dago eta zaila da aurkitzea eta erostea...
Bertan Josep Renauk gaiari buruz idatzi zituen idazki guztiak batzen dira. 1937an Nueva Culturan argitaratu zuen entseiuaz gain, Ramón Gaya margolariak horri erantzunez bidalitako gutuna eta Renauren erantzuna irakur daitezke, 1961an Berlinen erbesteratuta bizi zenean idatzitako artikuluak bezala, Carteles de paz izeneko atalean bildu zirenak.
Testuak hornitzeko 50 kartel ospetsuen irudiak ere ikus daitezke, haien artean Renauren kartelgintzaren adibide batzuk.
1937ko edizio hori interneten irakur daiteke eta orduan erakusten ziren kartelak ikusi. Lotura honetan kontsulta daiteke.
Josep Renau Arte Ederretako Zuzendaria izan zen Errepublika garaian, El Prado Museoko artelanak bonbardaketez salbatu zirenean Madrildik eramatea erabaki ondoren.
Frantziara joan behar izan zuen, gero Mexikora eta, azkenean, Alemaniara.
Artista osoa izan zen, baina batez ere bere kartelak dira apreziatuak mundu osoan, batez ere gerrakoak eta zinemakoak. Hurrengo sarrera baterako utziko ditut...
__________________________________________

Este libro es un clásico de nuestra bibliografía sobre cartelismo. Está agotado y es muy dificil encontrarlo a la venta...
Se trata de la recopilación de todos los textos escritos por Josep Renau sobre el tema, empezando por el famoso ensayo editado por Nueva Cultura en 1937 y continuando por la carta que el pintor Ramón Gaya envió al autor una vez leido el libro y la respuesta que éste escribió. Además se añaden los articulos que Remau escribío en su exilio alemán en 1961, que aparecen en el capitulo llamado Carteles de paz. 
Para ilustrar las explicaciones del libro se añaden imágenes de 50 carteles famosos, incluyendo varios ejemplos del propio autor.
La edición de 1937 puede leerse en internet, y se pueden ver las imágenes que entonces aparecían. Este es el enlace.
Jose Renau fué Director de Bellas Artes durante los años de la guerra civil, cuando las obras de arte del Mueo del Prado fueron trasladadas desde Madrid  a otros lugares para salvarlas de los bombardeos.
Tuvo que irse a Francia, luego a Méjico y posteriormente a Alemania.
Era un artista muy completo pero  sobre todo es reconocida su labor como cartelista. Pero esto lo dejo para una futura entrada...

1 iruzkin:

  1. Muy interesante articulo sobre la bibliografía del cartelista Josep Renau con una recopilación de su trabajo, incluyendo gran numero de carteles, con varios ejemplos del propio autor. Gracias Josu por tu estupendo trabajo!

    ErantzunEzabatu