2012(e)ko urria 14, igandea

BARCELONA 92-KATALOGOA



"Colección de los carteles oficiales de los Juegos de la XXV Olimpiada de Barcelona´92"

Fundación Telefónica  (1992)  73 orr.

Liburu hau lortu berria daukat, interneten bidez erosita. Bartzelonako joku olinpikoen kartelen katalogoa da, kartelez gain egileei buruzko informazioa daukana. Informazio iturri ona, benetan!
Orain dela hilabete batzuk egindako sarreran azaltzen nuenez  58 kartel argitaratu ziren, lau multzotan banatuta: 

- Kartel ofizialak (4)
- Diseinatzaileen kartelak (18)
- Margolarien kartelak (8)
- Argazki kartelak, kirol ezberdinei buruzkoak (28)

Adibide bana ikus daiteke hemen...
Mariscalen kartelean Cobik, joku olinpikoen maskotak, mundu guztia agurtzen du besoak zabalik dituelarik.
Pilar Villuendasek eta Josep Ramón Gómezek, haien aldetik, suziriduna irudikatzen dute Bartzelonako irudiez inguratuta: Montjuich, itsasoa, palmondoa, txoriak,... 
Robert Llimos artistak eraztun olinpikoen bidez kulturen arteko lotura adierazten du bere kartelean eta, Addisonek, NASAk lortutako irudiaz lagunduta, halterofiliari dagokion kartelean Arquimidesen esaldi famatua irudikatzen omen du ("Emaidazu euskarria eta mundua mugituko dut")
_________________________________________

Hace poco que he comprado este libro por internet. Se trata del catálogo de los carteles de los Juegos Olímpicos de Barcelona del año 92. Además de las imágenes correspondientes  hay información sobre los autores, de modo que tenemos una buena publicación para consultar sobre el tema.
Ya comenté en la entrada sobre Barcelona 92 publicada hace unos meses que se editaron 58 carteles diferentes, clasificados en cuatro series:

- Carteles oficiales (4)
- Carteles de los diseñadores (18)
- Carteles de los pintores (8)
- Carteles fotográficos sobre los diferentes deportes (28)

Aquí se puede un ejemplo de cada serie...
En el cartel de Mariscal aparece Cobi, mascota  de los Juegos, que con los brazos abiertos da la bienvenida a gente de todo el mundo.
En la obra de Pilar Viluendas y Josep Ramón Gómez se presenta al  porteador de  la antorcha olímpica, rodeado de motivos de Barcelona : Montjuic, el mar, las palmeras, los pájaros,...
El artista Robert Llimós, por su parte, expresa a través de los anillos olímpicos la unión entre diferentes culturas.
El cartel de Addison, que utiliza una fotografía obtenida por la NASA, parece que nos da una interpretación gráfica de la famosa frase de Arquímedes en el correspondiente a la Halterofilia ("Dadme un punto de apoyo y moveré el mundo")


Mariscal


Pilar Villuendas & Josep Ramón Gómez


Robert Llimós


Addison

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina