2011(e)ko ekaina 8, asteazkena

TXIKI


Txiki ( Jon Zabalo Ballarin, "Txiki")

Muñoz, Joxean . Donostia (2003) Gipuzkoako Foru Aldundia-Diputación Foral de Gipuzkoa 1.ed.
167 orr.
(Erakusketa: Koldo Mitxelena Kulturunea. 2003ko maiatzaren 29tik uztailaren 12ra arte,
Exposición: Centro Koldo Mitxelena. Del 29 mayo al 12 julio del 2003)

Nik banekien Gipuzkoako Foru Aldundiak Jon Zabalo (Txiki, ezizenez) ilustratzaileari buruzko erakusketa antolatu zuela aspaldian eta katalogoa argitaratuta zeukala. Baina, ezin izan dut aurkitu, ... orain arte, Bilboko liburudenda batean aurkitu dudala.
Txikiri buruzko sarrera argitaratu nuen pasa den urtean, liburuen azalak eta kartelak gai hartuta, oso erakargarriak iruditzen baitzitzaizkidan Xabiertxo liburuaren azala edo 1936ko estatutoaren kartelak.
Liburuan bere lan osoa ikertu egiten da: iragarkiak, txisteak, ilustrazioak, kartelak,... Guda zibilak etendako lan artistikoa da, zalantzarik gabe.
Katalogoaren azala aukeratzeko momentuan Martin Txilibitu liburuarena hartu zuten. Haur euskaldunentzat egindako Umearen laguna silabarioaren laburpena zen Martin Txilibitu, euskal eskola liburuen artean klasikoetariko bat.

______________________________

Recordaba que la Diputación guipuzcoana había realizado una exposición sobre la obra de Jon Zabalo (mas conocido por el sobrenombre de Txiki), además de que existía el catálogo correspondiente. Pero me ha sido imposible encontrarlo ... hasta ahora, que lo he comprado en una librería de Bilbao. 
El año pasado publiqué una entrada sobre Txiki, en la que comentaba su trabajo como ilustrador de libros además de cartelísta. Me gustan muchos sus carteles de la campaña pro estatuto del 36 y la portada de Xabiertxo, libro que usaban los niños vascoparlantes para aprender a leer y escribir. 
En este catálogo se estudia el trabajo de Txiki en diferentes campos: anuncios, ilustración, chistes, carteles,... Se trata, sin lugar a dudas, de una carrera artística truncada por la guerra civil. 
Para elegir la portada del catálogo, se ha utilizó  la de Martin Txilibitu, que se trata de un silabario resumen de Umearen laguna. Ambos son   libros clásicos dentro de la producción euskaldún. 



Martin Txilibitu, irakurbide laburra

Lopez Mendizabal, Ixaka. Eusko Ikaskuntza

Tolosa (1931)

Bestalde, Estik, Txikiren sarrera idatzi nuenean, Xabiertxoren beste liburua ekarri zidan ikus nezan, oraingoan bizkaierazko bertsioan. Honetan, umea atzetik ikusten dugu herrira doan bitartean, eskolara... 
Xabiertxo liburuaren azala Txikik diseinatu bazuen ere, ez dakit honen marrazkia berak egin zuen. Norbaitek al du horren berririk?
_________________________________

Por otro lado cuando escribí la entrada sobre Txiki, Esti me trajo un ejemplar de Xabiertxo que tenía en casa, pero se trata de la versión en vizcaino del famoso libro. En éste, podemos ver a Xabiertxo de espaldas mientras se dirige al pueblo, a la escuela...
La portada de  Xabiertxo es obra de Txiki, pero desconozo si es el autor del libro en vizcaino. ¿Alguién lo sabe?



Xabiertxo ( Bizkaieraz)

Lopez-Mendizabal, Ixaka (Bizkaiera: Aita Onaindia)

Bilbao (1965) 139 orr.

1 iruzkin:

  1. "Xabiertxo" liburua bila nenbilela, "Txomin-ikasle" (1.931) liburuaren azalean Txikiren izena ikusi dot. Azken hau orain 25 urte oparitu eustien.......benetan polita dala. Bihar ikusiko doguz elkarrekin.

    ErantzunEzabatu