2010(e)ko azaroa 1, astelehena

DONOSTIAKO ESTROPADAK



Estropadak-Carteles de regatas de traineras

Unsain Azpiroz, José María. Donostia (2005)

Untzi Museoa-Museo Naval. 50 orr.

Pasa den hilabetean liburu hau erosi nuen. Ez da atera berria, Donostiako Untzi Museoak argitaratu baitzuen 2005ean, bertan egon zen erakusketaren osagarri moduan. Nahiz eta laburra izan, oso interesgarria iruditu zait, gaiari buruzko kartelak ikertzen dituelako eta ,nik dakidala ,ez dago horrelarik argitaratuta.
Liburuan, beste batzuen artean, sarrera honetan dauden Donostiako estropaden kartel batzuk agertzen dira...
1929koa eta 1955koak asko gustatu zaizkit. Artetarena ezaguna nuen, baina ez nekien behin baino gehiagotan argitaratua izan denik. Bestalde, 1981koa oso berezia iruditu zait, txapulak airetik mugitzen dira, paisaia goitik ikusten den bitartean. Oso onirikoa da, gaur egun Moebius komikigileak egingo lukeen bineta baten antzekoa edo...
___________________________________________

El mes pasado compré este libro. No es nuevo ya que lo editó en el 2005 el Museo Naval de San Sebastián como complemento de la exposición del mismo título. Tampoco es exhaustivo, pero me ha parecido muy interesante ya que analiza el desarrollo del cartelismo sobre las competiciones de traineras, tema que yo no conozco que haya sido estudiado anteriormente.
En el libro aparecen, entre otros. algunos de los carteles de regatas de San Sebastián que están en esta entrada...
Me han gustado mucho los carteles de 1929 y 1955. El de Arteta ya lo conocía, pero no sabía que se había editado en varias ocasiones. Por otro lado, el de 1981 me ha parecido muy especial. Es una composición muy onírica, con las embarcaciones moviendose por el aire, mientras vemos el paisaje desde arriba. Es como si se tratara de una viñeta del dibujante de comics Moebius...


Eduardo Legarde (1929)


Remeros

Aurelio Arteta

1924an Aurelio Artetari enkargatu zioten Donostiako estropadak iragartzeko irudia. Berak margotutako arraunlari klasiko ospetsua behin baino gehiagotan erabili zen kartelak egiteko. Antza denez, kontserbatzen den zaharrena 1930ekoa da. Kontuan izan behar da beste garaian kartelak ez zirela gordetzen eta, erraz apurtzen den materialaz eginda daudenez, askotan ez dira guregana heldu.
______________________________________

En 1924 se encargó al pintor Aurelio Arteta un cuadro que sirviera para anunciar las regatas de San Sebastián. La imagen del famoso remero clásico se utilizó durante varios años, pero el cartel más antiguo que se conserva es el de 1930. Hay que tener en cuenta que durante muchos años los carteles no se guardaban, eran algo perecedero,y, tratrandose de un material dificil de conservar en buenas condiciones, en muchos ocasiones no han llegado a nuestros días.

Aurelio Arteta (1930)


Antonio Valverde (1951)

José Calparsoro (1953)

Carlos Casla (1955)
Alberto Tienda (1956)

Carlos Zabala "Arrastalu" (1981)

70ko hamarkadatik kartel gehienetan argazkiak erabili ziren, gehienetan interes gehiegirik gabekoak zirela: arraunlariak, txalupa, itsasoa, ... Interesgarria iruditu zait 1998koa, argazkia landuagoa da, behintzat.
______________________________________

A partir de la década de los 70, la técnica más habitual ha sido la fotografía. En la mayoría de los casos, sin demasiado interés: los remeros, la embarcación, el mar,... Me parece interesante el cartel de 1998, ya que, al menos, la fotografía está más trabajada.

Juan J. Camacho (1998)

Azken urteetan, marrazkien bidez iragarri dira estropadak, askotan oso kartel sinpleak direla, 2007koa bezala.

___________________________________

Durante estos últimos años se ha utilizado sobre todo el dibujo, con resultados bastante pobres , como es el caso de 2007.


Miren San Millán (2006)


Traineras desde el cielo

Saúl Campo (2007)

? (2009)

Eta azken urteko kartelean argazkia berriro protagonista. Arraunlaria, irabazitako bandera eskuetan duela, paseo berritik korrika ikusten dugu, atleten antzera garaipena ospatuz. Oso kartel estetikoa da, baina arraunlariek ez dute horrela ospatzen, trainera barruan egin ohi dute, arraunak igotzen duten bitartean. Noinbait irakurri dut benetako ospakizunaren argazkia dela, baina, Ibon Itxeberriak, Hondarribiko argazkiko arraunlariak, kontatu zuen elkarhizketa batean nola prestatu zuten argazkia.
____________________________________

Y el cartel del último año también tiene a la fotografía como protagonista. En él aparece un remero corriendo por el paseo nuevo mientras lleva la bandera que su trainera ha ganado, de la misma manera que lo haría un atleta. Es un cartel muy estético, pero no es esta la manera en la que se celebra la victoria en las competiciones de traineras, sino que suele ser dentro de la embarcación mientras los remeros levantan sus remos. He leido en algún sitio que se trata de una foto de una celebración real, pero Ibon Etxeberria, el remero de Hondarribia protagonista del cartel, contó en una entrevista cómo se preparó la fotografía.

Pedro Usabiaga (2010)

4 iruzkin:

  1. Ene ze politak diren ,Josu !!!
    Artetarena ezaguna izan arren , ez nekien kartel diseinu bat izan zela.
    Ze modernoak diren batzuk.....zelako artistak horren atzetik dauden egileak.
    Asko landu egiten ziren kartelak garai horietan....mekatxis....baina zein ederrak!!!
    Asko gustatu zaizkit 1953 eta 1956.eko kartelak.

    ErantzunEzabatu
  2. Ikusten dot 1955ekoa gustatzen jatzula, gauza politak sortu ziran urte horretan (je,je)... 2007koa pobrea dala esaten dozu baiña 'graziozoa' espermatozoideak ematen dabe... badakizu beti irabazi nahian. Eta azkena......holakoak ipintzen jarraitzen badozu ez dozuz berreskuratuko mutilak.
    Olatzekin batera ...mekatxis... berriro gauza politak ikusteko aukera ematen deuskuzu

    ErantzunEzabatu
  3. Cuando me presenté el año pasado al concurso de carteles para las Regatas, y vi los carteles de años anteriores me quedé sorprendido del nivel de los trabajos, dibujos tan sencillos, y con ese colorido,... no sabía que presentar. Ahora veo los carteles de años más atrás, y me quedo maravillado, una verdadera delicia, no solo 1929, 1955 y 1981, hay algunó más que destaca y es digno de valoración... Gracias por compartirlo. Saludos!

    ErantzunEzabatu
  4. Ya se te echaba de menos por estos lares, Luk. Gracias por tu visita y tus comentarios.

    ErantzunEzabatu