2015(e)ko urtarrila 23, ostirala

GUEZALAREN KARTELA


Corridas generales.Bilbao.Agosto 1931

Antonio de Guezala y Ayrivié 

Hauxe da eskuratu dudan azken kartela. 
Antonio de Guezalaren kartel klasikoa da, 1931ko Bilboko zezenketak iragartzen zituena. Beti oso modernoa iruditu zait garai haietarako!
Toreatzaileak kotxez zezenplazara heltzen diren momentua irudikatzen da. Kotxeko atea plazako mutil batek zabaltzen du eta, atzeko partean, zaldiaren gainean, pikadorea daukagu. Guztien atzean, herriko jendea, besteon antzera aurpegia zirriborraturik baino ez dutenak.
Antonio de Guezala Bilboko artistarik kosmopolitena izan zen bere garaian. Bere margogintzan (karteletan eta ex-librietan ere) modernismoaren eragina nabarmena zen, geroago kubismoa edo futurismoren kutsua hartu bazuen ere. 
Euskal Artisten Erakundearen kidea izan zen, eta Erakundearen lehendakaria izatera ere heldu zen. 
________________________________________________

Este es el último cartel que he conseguido.
Es un cartel clásico de Antonio de Guezala, que anunciaba las corridas de toros de agosto del 1931 de Bilbao. Siempre me ha parecido muy moderno para su época.
En la imágen se ve a los toreros que llegan a la plaza en coche, cuya puerta es abierta por un mozo. En segundo plano está el picador a caballo y, detrás de él, la gente que observa la escena. 
Es de destacar que las caras de todas las personas sólo están esbozadas...
Se considera a Antonio de Guezala uno de los artistas bilbainos más cosmopolita de su época. Su pintura (también carteles y ex-librus) estuvo en un principio influenciada por el modernismo, para evolucionar hacia el cubismo y futurismo, imperantes en la Europa del momento. Fue integrante de la Asociación de Artistas Vascos, importante grupo artístico del país, de la que llegó a ser presidente. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina