2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

100 AÑOS DEL CARTEL ESPAÑOL-PUBLICIDAD COMERCIAL (1875-1975)


"100 años del cartel españo.Publicidad comercial (1875-1975)

 Ayuntamiento de Madrid- Cámara de Comercio e Industria. Centro Cultural del Conde Duque 

(Marzo/Abril 1985) 109 orr + 150 lamina


Argitalpen hau 1985eko martxoa eta apirilean Madrilgo "Centro del Conde Duque"n izan zen erakusketaren katalogoa da.
Alde batetik, kartel publizitarioari buruzko hiru artikulu irakur daitezke eta Espainiako kartelgile publizitarioen datu biografiko eta profesionalen berri ematen da. Bestalde, 17 x 22,5 cm-ko 150 laminak daude, haietariko herenak koloreetan eta gainontzeko guztiak zuri-beltzean.

_________________________________________

Esta publicación es el catálogo de la exposición que se pudo visitar durante los meses de marzo y abril de 1985 en el "Centro Cultural del Conde Duque" de Madrid.
El catálogo tiene dos partes. Por un lado,un libro en el que podemos leer tres artículos sobre el cartel publicitario, además de la reseña biográfica y profesional de diversos cartelistas españoles. Por otro lado, tenemos 150 láminas que reproducen los carteles de la exposición. Una tercera parte está impresa en color, mientras el resto lo hace en blanco y negro.






5 iruzkin:

  1. Kaixo

    Milesker artikuluarengatik. Raky-ri buruzko lan bat egiten ari naiz, eta liburu honetan Raky-ko karteleren bat agertzen den jakitea gustatuko litzaidake. Kartela nork egin zuen ere jakin nahiko nuke.

    Milesker laguntzagatik,
    Helena

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo!
      Begiratu dut liburuan baina ez dut aurkitu.

      "Emakumea eta publizitatea kartela.Carlos Velascoren bilduma-La mujer en el cartel publicitario. Colección Carlos Velasco" liburuan Rakyren kartel ezaguna agertzen da (blogean ikus dezakezu liburu horri buruzko sarreran) eta egilea Salas dela jartzen du (52. or.), baina Raúl Elguezábalen "El cartel en España" liburuan Falgásena dela esaten du. (218. or.)

      Eta Bartzelonako Original Posters enkante baten honako hau idazten zuten:SALAS 205. Raky - para toda la limpieza casera 1968 99 x 69 Cartel de principios del boom económico español: en ese momento, una gran variedad de bienes de consumo (incluídos los productos de limpieza y mantenimiento) inundó el mercado: este diseño, claramente inspirado en la estética de América, tiene como objetivo promover el aumento del consumismo incipiente. Impreso en litografía por Viladot, entelado.

      Ez dakit honekin zerbait lagundu dudan...

      Ezabatu
    2. Milesker Josu, laguntza handia da. Benetan zaila izaten ari da Raky-ri buruzko informazio ona aurkitzea, eta konfinamenduarekin, ezin dut liburutegira joan, beraz zure apunteak oso baliagarriak dira. Eskerrik asko berriro.

      Helena

      Ezabatu
    3. Milesker zure erantzunarengatik, benetan baliagarria da. Faboretxo bat eskatu nahi nizuke: zure erantzunean, bi liburu aipatu zenituen, "Emakumea eta publizitatea kartelean.Carlos Velascoren bilduma - La mujer en el cartel publicitario. Colección Carlos Velasco" eta Raúl Eguizabalen "El cartel en España". Lehenengoa zure blogean dagoela ere esan zenidan, baina ezin dut aurkitu. Liburuak etxean badituzu, aipatu zenituen horrien argazki hala eskaner bat eskatu nahi nizuke. Ez ditut liburuak interneten aurkitu, eta beraz ezin dut nik begiratu. Zure blogpostearen (Carlos Velascoren posta) linka ere eskatu nahi nizuke.

      Milesker, benetan oso lagungarria izango litzateke.

      Agur bero bat,
      Helena

      Ezabatu
    4. Hemen dituzu bi loturak:
      https://kartelartean.blogspot.com/2015/02/emakumea-eta-publizitate-kartela.html
      https://kartelartean.blogspot.com/2014/04/el-cartel-en-espana.html

      Ezabatu